Hiztegia
triskau. (d). aditza. TRIXKAU. Botatako egurrari adaxkak kendu. Egurra bota eitte giñuan guk lenengo, eta gero esate giñuan trixkau, “trixkau dittuu”, eta orduan ia aste zan batzia. Mateo. Sin. soilddu, apainddu.
triskazíño, triskaziñúa. (d). izena. Triskantza. Destrozo. Plazan jausi zan bonbiak triskaziño demasa ein zeban.
Sin. trískantza.
triskíllau. 1. triskíllau. (d). du aditza. Ilea zela-hala ebaki. Trasquilar. Triskillau, ebagi ero; illia triskillau. Klem.
triskillau bat emon. (d). esapidea. TRISKILLAU BAT ARTU. Nola-halako ile ebakialdi bat hartu edo eman. Guk noizian bein triskillau bat artu ezkero naikua izeten juau. 2. triskíllau. (d). du aditza. Apurtu, harriak uzta, adibidez. Destrozar, por ejemplo el pedrisco la cosecha. Arrixak jota triskillauta lagaittu artuak.