Hiztegia
tripáundi, tripáundixa. (b). adjektiboa. Tripa handia duena. Barrigón, -a. Tripaundi bat da diretoria.
tripa-zórri, tripa-zórrixak. (c). izena. Gose denean tripan sentitzen diren kili-kiliak. Lit.: "piojo de vientre". Bueno, tripa-zorrixak asi jatazek eta obe juau bazkaltzera joatia. TRIPA ZORRIXAK ASI, EUKI, SENTIDU... Ik. tripa-órru.
trípetako, trípetakua. (c). izena. Tripetako gaitza, beherakoa. Diarrea. Aste osuan tripetakuakin nabill. Tripetakuakin ibilli, batik bat. TRIPETATIK gaizki IBILLI: beherakoarekin ibili.
Ik. beráko.
triponéro, triponerúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Tripazaia. Amante del buen comer. Zuen aittajuna triponero majua zuan. Sin. tripóso, -a.