Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
trenbíde
trintxa
trenbíde, trenbidía. (a). izena. Vía del tren. Ik. kárrill.
tréntza, trentzía. (d). izena. Trenza. Sokak pe trentzak eiñaz eitteittuk. Burukoei kopeta ia beti. Baina inoiz esaten da: Zelako trentzatxo polittak dauzkan gure neskatilliak. Klem. Ik. kópeta. trentzak eiñ. esapidea. Ik. trentzáu.
trentzak eiñ. esapidea. Ik. trentzáu.
trentzáu. (d). du aditza. Trentzak, kopetak egin, ilez, berakatzez, etab.   Hacer trenzas de pelo, ristras de ajos, etc. Artu berakatzak eta joan trentzauaz./ Lenengo ondo orrazixa pasau ta gero trentzau. Sin. trentzak eiñ. Ik. kópeta, kordátu.
trepétxu, -o, trepétxuak. (d). izena. Eginkizun baterako behar diren gauzak.   Pertrechos. Soldauak ies ein zeben trepetxu guztiak bertan lagata./ Eztakizu triatloia korritzeko zenbat trepetxu bia dan./ Trepetxu danak artuta jun zaizte emendik. Don. "Pertrecho"-ren metatesia dirudi. Izagirreren definizioa: "Instrumento raro y complicado".
tresna, tresnia. izena. "Herramienta, pero no de corte." (SB Eibetno).
trézeba, trézebia. (d). izena. Ganadu-askaren leiho ateduna. Zenbait baserritan oraindik ere badira. Guk trezebia orri. Zela ola zabaltzekuak zien, bat zabaltzen zanian bestia itxi. Zabaldu etzien itten (korrederak ziren). Don.
trézeño, trézeñua. (d). izena. Mena (Aiaratik hurbil, Burgos partean) aldeko ganadu mota, txikia eta gogorra. Sin. persiáno.
tríbuli, tríbulixa. (d). izena. Zalpurdi txikia.   Tilburí, carro pequeño tirado por un caballo, antaño auténtico signo de distinción. Nik emen ezautu dittutenak karro motxak, tribulixak esate jakuan. Pare bat iru bat lagunendako ero. Lujokuak, ferixarako ta. Aixkarko Manuelek pe euki juan ola karro motx bat, tribulixa esate jakuan. Klem./ Karrua zan lanerako, da beste bat, ari tribulixa. Estalpe ta guztiko karruak. Don. Etim.: gaztelerazko «tilburí». Ik. zálpurdi.
trikímaiñu, trikímaiñua(k). izena. TRIKÍMAILLU, TRIKÍMAIÑA, TRIKIMONTAÑA. Artimaña, treta. Gaurko umiak trikimaiñu asko dauke./ Aspaldittik ezautzeittugu orren trikimailluak.
trikitilári, trikitilaríxa. (b). izena. Trikitria dantzatzen duena. Trikitilarixen konkursua dago frontoian. Gaur egun soinu txikiaren jotzaileei deitzen hasi zaie, baina ez da hemengo erabilera zaharra.
trikitíxa, trikitixía. (b). izena. Euskal dantza solteari ematen zaion izen generikoa. Atsalde guztia trikitixan emun giñuan./ Trikitixia besteik ezta entzuten Arrateko radixuan.
tríllu. izena. 1. trillu, trillúa. (d). izena. Arearen antzeko laborantza tresna, oholtza bati hortz motz samarrak itsatsita dituena.   Apero de labranza que se utilizaba para dar la primera pasada a la tierra arada. Gure mutikotan be trillua baztartuta zeuan./ Trillua be lurra apurtzeko; lur erpiltsua zeuanian. Goldatuan. Au (area) bigun xamarra bazan, gogorraua bazan orrekin (trilluarekin). Don. Zenbait lekutan grada deitzen omen diote tresna honi. 2. trillu, trillúa. (d). izena. Goikoaren moduko oholtza duen tresna, baina azpian hortzak beharrean sukarriak itsatsita dituena. Abereek tiraturik larrainean garia jotzeko erabilia.   Apero que se utilizaba para trillar en la era. Trilluakin baldin bazan, gari-joteko lekua larraiña esate jakon. Ori e etxe gertuan nunbaitten lautaratxo bat, lauuna bat, euzkixak joteko lekuan, al bazan beintzat. Don. 3. trillu, trillúa. (d). izena. Triskantza. 4. trillúa eiñ. (c). du esapidea. Soroan edo ortuan lurra oso bustia dagoelarik ibiltzeagatik lurra trinkotu eta eskastu.   Apelmazar la tierra labrada por pisarla cuando hay mucha humedad. Etzaittez berakatz jorrara joan, trillua eingozu ta./ Obe giñuan etxian egon izan bagiña. Eurixa ein berri zeuan da trillua ein ddogu ortuan.
trimotor-egualdi, trimotor-egualdixa. izena. (Eibar) "Tiempo soleado. Gerran jaixotako esapidia. Egualdi onakin agertzen ei ziran trimotorrak Eibar eta ingurura bonbak jaurtitzera. Hortittik egualdi eguzkitsu eta argixari trimotor-egualdi esatia." (SB Eibetno).
tringili eta trangala. (c). onomatopeia. "Ruido que hace el carro cuando está flojo." (Izag Oñ).
tringo, tringúa. (c). adjektiboa. Trinkoa.   Compacto, -a, denso, -a. Negu-madarixak oso tringuak izaten die./ Udabarrixan lurra oso tringua egoten da. Arro antonimoa da gehienetan. Ik. arro.
tringótu. (c). da-du aditza. TRINGAU. Trinko bihurtu.   Hacerse compacto, denso, apelmazar(se). Bizkotxua, arrotu biarrian tringotu ein jat./ Lur guztia tringotu dozu ortuan ibilitta. Ik. zepátu.
trínk eiñ. (c). du aditza. TRILL EIÑ (LEIN., OÑ.), TONK EIÑ (EIB.). Topo egin, norbaitekin pasadizoan aurrez aurre aurkitu.   Encontrarse con alguien. Kalian trink ein ddou ta eztost begiratu be eiñ./ Bein Donostiako taberna baten Bergako alkatiakin trink ein neban. Sin. tope eiñ.