Hiztegia
trákets, trakétsa. (c). adjektiboa. Baldarra, moldakaitza. Torpe. Dantzan ni baiño traketsagoik topatzia ezta erreza.
Sin. moldékaitz, baldar, aldrebes. akerra baiño traketsaua izen. esapidea. Oso traketsa izan. (Lar Antz)
tramánkulo, -u, tramánkulua. (c). izena. Traste edo makina handia. Se dice sobre todo de objetos y herramientas muy aparatosas y grandes. Tramankulua, erremintta bat ero; egundoko tramankulu zarra da. Klem./ Ganbaran jak gari-joteko makinia; azelakotxe tramankulua. Baba, artoa, garia... garbitzeko edo xehetzeko esku-makinei esan izan zaie, batik bat.
trámo. 1. trámo, trámua. (d). izena. Habeartea, postetik postera dagoen tartea. Tramo, luz. Tramuandako egurra dok ori” orduan esaten da, baiña bestela ba poste bittartiak, postetik postera: poste bittartiak. Don. Sin. abélarte, posté-bíttarte. 2. trámo, trámua. (d). izena. Tramo, capa. Txondorrak duen egur-ilara bakoitza, adibidez. Lantzian tramo bat; a kendu, da bardindu, da atzea bota lurra, a lur-sikua. Cand./ Ori karobixoi zan ba, lelengo tramo bat egurra da geo arrixa, da atzea gaiñian egurra ta arrixa. Cand. 3. trámo, trámua. (a). izena. Tramo en general. Iru tramotan eingo dabe autopistia.
tranbil, tranbilla. izena. (Eibar) TRONBIL. "Rulo apisonador, molón de labranza." Tranbilla esaten jakon soluan erpilak zapaltzeko ibiltzen zanari. Alper-arrixa porlanezkua izaten dan moduan, egurrezkuak izaten ziran, haundixak.” Zurezkoa, beraz. Ik. erpíllarri.
tránga. 1. tránga, trángia. (b). izena. ATE-TRANGA. Atea kanpotik ezin zabaldu ahal izateko barrutik jartzen den egurra. Tranca de puerta. Atia zerratzeko trangia. Sebas.
Tranga biko ateak ere izaten dira. 2. tránga, trángia. (d). izena. Linuaren kanpoko azal gogorra apurtzeko erabiltzen zen zurezko tresna, guraize handi batzuen tankera duena. Agramadera. Trangia esate jakon, ola miiña barrura sartze jakon zer bat. Aniz./ Ta trangak izeten zien, ola kanala daukan..., arekin artu ta traska-traska kentze jakon azala. Juana.
3. tránga, trángia. (d). izena. Errotaren tolbako klaketa.