Hiztegia
tóbera, tóberia. (d). izena. Ermentariaren sutegira auspoak edo haizegailuak sortzen duen haizea eramaten duen tutua. Tobera. Auspua eraitteko toberia, bai toberia. Gero emen zulotik urtetze otsan aixia; zenbat eta bizkorrau eragin dda aixe geixau. Inaz.
toitx. interjekzioa. "Ardiei deitzeko modua. Toitx, toitx, toitx... ta etorri itte zien." (Lar Antz) Sin. toz.
tóka, tókia. (d). izena. Toka jokoa. El juego de la toca. Amatiñon be bazuan tokia; orduko sardantei geixenetan izete zuan. Klem.
Ik. doke joku, tokera.
tokámentu, tokámentuak. (d). izena. Dokumentuak; hitzak oker aditzeko erraztasuna duen zenbaitek erabilia. Documentos. Llamábanle así algunos por confusión y por ser la palabra castellana que les sonaba más parecida. Maltzako Klementak esana zesteroaren hitzak ekarriz; "anderiñia" andena da, hau ere zesteroak asmatua. Antzerakoa gertatzen da beste zenbait hitzekin: alikante, antomoill, dronillo, barbantzu, kalamonika...
tokatorreka. (d). adberbioa. TOKOTORREKA (ANTZ.). Ume jolasa. "Toca y corre"tik dator hori, tokotorre./ Tokotorreka aurreko pala bixak apurtu nittuan. Ik. mórroka.