Hiztegia
tío, tio. (a). izena. TIÓ-DÓMINGO. Osaba. Tiok bizikletia erosi dost. Berdin mugagabea zein mugatu singularra. Plurala: San Paulotan etortze zien Eibarko tiuak. Osaba edo izeba jakin bat aipatzerakoan honela: TI Ik. izéko, osaba, tía. tio ameriketatik etorri. (c). esapidea. (eufemismoa.) Hilekoa jaitsi. Billurtuta najaon, oin dala iru egun zonan etortzeko tio Ameriketatik, eta etxakiñat abioia galdu-ero.
tipíli-tápala. 1. tipíli-tápala, tipíli-tápalia. (d). adjektiboa. Pertsona motela berbetan, ibiltzen, etab. De poco garbo hablando, andando, etc. Tipili-tapalia..., motela; berbetan ero, ibiltzen ero. Tipirri-taparria: salerosia, eta bestia motela. Klem.
Ik. tipírri-táparra. 2. tipili-tapala. (c). onomatopeia. Ibillera motel eta baldar samarrez. Onomatopeya del caminar despacio y con cierta torpeza. An jetuan gizona tipili-tapala kamiñua betian. Sin. tikírri-tákarra. tirríki-tárraka, tikíli-tókolo, tipirri-taparra, tripili-tapala... Ik. txikili-txakala.
tipírri-tapárra. 1. tipírri-táparra, tipírri-táparria. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Ganora eta grazia andikoa; aldi berean berriketatsua ere bai. Persona salerosa. Ba bat ola salerosia danian ero, tipirri-taparria. Klem./ Eztau emoten, baiña tipirri-taparria da aura.
Emakumeez, batez ere. 2. tipirri-taparra. onomatopeia. Sugarren hotsa. 3. tipirri-taparra. (c). onomatopeia. TIPILI-TAPALA. Ibillera motel eta baldar samarren onomatopeia. Sin. tipili-tapala. 4. tipírri-táparra, tipírri-táparrak. (c). onomatopeia. Lehen goxoki saltzaileek erromerietan saltzen zituzten kartoian itsatsitako polbora bolatxoak, harrian igurtzi eta txinpartaka hasten zirenak. Voz onomatopeica que da nombre a unas bolitas de pólvora adheridas a un cartón que se vendían a los niños en la romerías. Montoyai (karameleroa) tipirri-taparrak erosi eta an ibiltze giñuztan atzapar guztiak erre biarrian.