Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tíña, tíñia. (d). izena. Lixibontzia, hala deitzen zitzaion etxe gehienetan.   Tina de colada. Sukaldetan be leku askotan egote zuan tiñiandako lekua. Klem./ Erropia, berriz, lixibia; tiñia, tiñia aundixa, egurrezko tiñak..., beia estua ta gora zabala izetia, tiñia. Hil. Sin. errópa-bárrika. Ik. lixa-pótzu, lixíbontzi.
tío, tio. (a). izena. TIÓ-DÓMINGO. Osaba. Tiok bizikletia erosi dost. Berdin mugagabea zein mugatu singularra. Plurala: San Paulotan etortze zien Eibarko tiuak. Osaba edo izeba jakin bat aipatzerakoan honela: TI Ik. izéko, osaba, tía. tio ameriketatik etorri. (c). esapidea. (eufemismoa.) Hilekoa jaitsi. Billurtuta najaon, oin dala iru egun zonan etortzeko tio Ameriketatik, eta etxakiñat abioia galdu-ero.
tióbibo, tióbibua. (a). izena. Tiovivo. Paskuetan etortzen die tiobibuak.
tipíli-tápala. 1. tipíli-tápala, tipíli-tápalia. (d). adjektiboa. Pertsona motela berbetan, ibiltzen, etab.   De poco garbo hablando, andando, etc. Tipili-tapalia..., motela; berbetan ero, ibiltzen ero. Tipirri-taparria: salerosia, eta bestia motela. Klem. Ik. tipírri-táparra. 2. tipili-tapala. (c). onomatopeia. Ibillera motel eta baldar samarrez.   Onomatopeya del caminar despacio y con cierta torpeza. An jetuan gizona tipili-tapala kamiñua betian. Sin. tikírri-tákarra. tirríki-tárraka, tikíli-tókolo, tipirri-taparra, tripili-tapala... Ik. txikili-txakala.
tipírri-tapárra. 1. tipírri-táparra, tipírri-táparria. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Ganora eta grazia andikoa; aldi berean berriketatsua ere bai.   Persona salerosa. Ba bat ola salerosia danian ero, tipirri-taparria. Klem./ Eztau emoten, baiña tipirri-taparria da aura. Emakumeez, batez ere. 2. tipirri-taparra. onomatopeia. Sugarren hotsa. 3. tipirri-taparra. (c). onomatopeia. TIPILI-TAPALA. Ibillera motel eta baldar samarren onomatopeia. Sin. tipili-tapala. 4. tipírri-táparra, tipírri-táparrak. (c). onomatopeia. Lehen goxoki saltzaileek erromerietan saltzen zituzten kartoian itsatsitako polbora bolatxoak, harrian igurtzi eta txinpartaka hasten zirenak.   Voz onomatopeica que da nombre a unas bolitas de pólvora adheridas a un cartón que se vendían a los niños en la romerías. Montoyai (karameleroa) tipirri-taparrak erosi eta an ibiltze giñuztan atzapar guztiak erre biarrian.