Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tenplera etorri
testígu
tenplera etorri. esapidea. Tenperatura egokira heldu, behar duen puntua lortu sutegian berotutako gauza batek. Lau bat egun eo pasautakuan, erretakuan, geo itxain in biaakon egun batzuk; gero etaatzeko ba, bere tenplera etorri ero. CAND. Ik. tenpláu.
tensiño, tensiñúa. (b). izena. TENTSIÑO. Tensión sanguínea. Tensiño altukua izan da beti. Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua. (c). esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion:
tensiño bedar. izena. (Eibar) Centaurium erythraea. Centaurea menor. Ik. bedár miñ.
tentáu. (b). du aditza. Zirikatu.   Tentar. Etzaitte umiak tentatzen ibilli. TENTÁUTA EGON. Ameriketara joateko tentauta nago.
tentazíño, tentaziñúa. (a). izena. Tentación.
tente. 1. tente. (a). adberbioa. Zutik.   Erecto, erguido, de pie. Oinddio tente dago botatzeko zien etxia./ Liburua leitzen tente jarri jat txorixa. Ik. tentétu, zútik. 2. ténte, téntia. (c). adjektiboa. Zuzen eta aidoso dabilena.   Tieso. Larogei urte euki arren gizon tentia dago. 3. ténte, ténte. (c). adjektiboa. TÉNTIA. Inoiz "harro" edo "jaiki" zentzuan entzuten da, hauek bezain peioratiboa izan gabe.   Altivo. Sinpatikua da, baiña tente samarra. 4. ténte, téntia. (c). adjektiboa. Dícese de la carne tiesa. Aragi ona bai, baiña tentia./ Aragi tentiaua dauka zapuak legatzak baiño. 5. ténte, téntia. (c). izena. Belarrondoz edo garoz kargaturiko gurdiak lotzeko gurdikada gainean sartzen den zutiko egurra.   Palo que sirve de eje para agarrotar la cuerda que ata un carro cargado. Artu aixkoria ta tentia eiñ burdixa lotu daigun. Ik. garróte, tenté-gárrote.
tenté-gárrote, tenté-gárrotiak. (c). izena. Tenteak eta garroteak.   Palos que sirven para agarrotar la cuerda del carro. Tente-garrotiak aaztuta etorri ga basora. Ik. garróte, ténte.
tentétu. 1. tentetu. (b). da aditza. Tente jarri.   Erguirse, ponerse derecho. Zeukan mozkorrakin ezin zan tentetu be eiñ. 2. tentetu. (c). da aditza. Adoretu, animatu. Baju ibili naiz aspaldixan baiña ointxe tentetu biar dot, bai. 3. tentetu. (b). zaio aditza. Zakila tente jarri. Orri onezkero etxakok tentetzen. Ik. jaiki.
terkedáde, terkedadía. (c). izena. Terquedad. Terkedadiak eukitzeittu gure umiak./ Terkedadiak emote jaonian eztao aguantzatzeik.
térko, térkua. (a). adjektiboa. TREKO. Terco, -a. TREKO ere entzun izan da: Zu treko, ba ni be treko (erdi brometan esan ohi da). astúa átzeraka baiño térkuaua izan. esapidea. Oso terkoa izan.
© Iñaki Arana
terraje, térrajia. (c). izena. Terraila, torlojuei haria ateratzeko tresna.   Cojinete. Ta gero amen dau ba beste terraje zar bat, Wilburra, tornilluak eitteko-ta barilliai lenengo burua etaa, onekin roskia etaa. Jen.
terral, terrala. izena. (Eibar) "Terral? Oso haixe hotz eta lihorra, izotza dakarrena." (SB Eibetno).
terráplen, terrapléna. (c). izena. TERRENPLEN. Terraplén. Eta juzgauan goixan, gaur eztakitt zela dauan, eskillerak igo ta terraplen aretan bandia. Sot. (AA BergEus, 334. o.).
térraza, térrazia. (a). izena. Terraza. Usoa-ko terrazan etxoingotsut.
térreno, térrenua. (a). izena. Terreno.
tertúlixa, tertúlixia. (b). izena. Tertulia. Tertulixia asko gustatze jako Ximonai./ Gustora gare tertulixan. TERTULIXAN EGON, batez ere.
térzeran. 1. térzeran. (c). adberbioa. Trenean hirugarren kategoriako bagoian. Ik. prímeran. 2. térzeran. (c). adberbioa. Futbolean hirugarren dibisioan. Aspaldixan Bergaa eztok egon terzeran. Beste lekuzko kasuetan ere bai: terzerako, terzeratik, terzerara... Ik. ségundan, prímeran.
testámentu, testámentua. (a). izena. Testamento.