Hiztegia
tarrapatata, tarrapatatia. adjektiboa. "Nabarmentzen denari, bere burua erakusten duenari esaten zaio. Ori da tarrapatatia!" (Lar Antz).
tarrasían. (b). adberbioa. Arrastaka, narrasean. A arrastras. Ez ekarri tarrasian maixa./ Tarrasian etara giñuan tabernatik. TARRASIAN ETARA, EKARRI... Aktiboa ia bakarrik. Ik. narras.
tarrasko, tarraskue. adjektiboa. (Aramaio) Ganorabakoa. Aze tarraskue ori be, ikusten dok zelan datorren! (Orm Aram).
tarrát!. (b). Ehuna urratzen dela adierazten duen onom. Makurtziaz batera tarrat ein zosten prakak. Ik. arratára.
tart!, dart!. (c). Haustura edo etenduraren onom. Kristal orrek, kontuz ibilli ezian, tart.
tart eiñ. (c). aditza. (adierazkorra.) Hautsi, eten. Sokiak tart eiñ da danak ankazgora.
tart eindda egon. (c). esapidea. Burutik jota egon. Ori tart eindda dago.
tartamútu. 1. tartamutu, tartamutúa. (c). izena. Hiztotela. Tartamudo. Anai bixak die tartamutuak. Hiztotelari esaneziña daukana ere esaten zaio. Sin. tartako (Eib.). 2. tartamutu, tartamutúa. (c). izena. Esanezina. Tartamudez. Nerbioso jartzen danian tartamutua eitte jako./ Felipek egundoko tartamutua dauka. TARTAMUTUA EUKI, edo EGIN. Sin. esáneziñ.
tártana, tártania. (b). izena. Ibilgailu zahar eta destartalatua, autobusa, batik bat. Tartana. Elgetako “Osintxu-n tartanan joate giñan txikittan Arantzazura. Ik. kátxarro, katxárrozar, kárraka.