Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
táiller
takatéko
© Gorka Ortega
takatéko, takatekúa. (b). izena. Golpe. Baloiai jo biarrian orkatillan emun jostan kriston takatekua. Ik. takára, zartára, zartatéko.
táket, takéta. (b). izena. Gurdiak alboetan zutik daramatzan makilak.   Estacas laterales del carro. Bi taket galdu jakun da gaixki ibili giñan burdi-garua kargatzeko. "Taketa" Bergarar zelebre eta estimatu bat izan zen, gauza guztiak nahi gabe aldrebes esaten zituena: I Martiñ, ardittara eu joango aiz ala neu geratuko nok etxian? Sin. burtáket. Ik. taketáda.
taketáda, taketadía. (c). izena. Irteera edo egintza zelebrea. "Taketa"k egiten zituenen estilokoa, alegia. Ik dauzkak taketadak ik./ Oinddio taketada aundixauak entzun bia jittuau. Ik. táket.
takían potían. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) TAKIEN TAKIEN (LEIN.). Maiz, noiznahi.   A menudo. Takian potian joaten da Barzelonara./ Takian potian mozkortuta ikusten dot. Ik. puntúan beiñ, sarri, sarrittan.
táko. 1. táko, tákua. (c). izena. Pedazo, taco. Takua ipiñi jat mai ankiai, kojo zeuan da./ Txakurra or doia ogi takua auan dabela.
© Jaione Isazelaia
2. táko, tákua. (c). izena. Pastilla de jabón grande y rectangular. Illia garbitzeko takua dala onena esate eben./ Jaboi-takua artu ta igurtzi mantxiai. «Lagarto» eta «Chimbo» jaboiei esaten zitzaien. Sin. jabói-táko.
3. táko, tákua. (c). izena. Egutegi txiki eta potoloa, Arantzazukoa, adibidez.   Calendario de hojitas. Amandriak oinddio egunero leitzen dau takua./ Aurten eztou artu Arantzazuko takua. 4. táko, tákua. (d). izena. Antzinako papelezko tabako-kaxa karratua.   Caja cuadrada de tabaco de liar que fumaban nuestros abuelos. Zuen aittajunak takua erretze juan. Ik. tabákorri.