Hiztegia
súpulu, súpulua. (c). izena. . humulus lupulus. Lúpulo. Sasietan eta hazten den landare igotzailea, hostoak mahatsarenaren tankerakoak dituena, zeinen fruituak garagardoari usaina eta zapore mikatza emateko erabiltzen diren. Azen.: supúlu, -úa ere bai.
sur, súrra. (a). izena. Sudurra. Nariz.
surra zurittu. (a). esapidea. (lagunartekoa.) Marra bat sartu. Meter una raya, un tiro.
Edarra kolia jauan komunian, surra zuri-zuri makillauta urtetzen juan jentiak. (TSE Berb)
súr-motz, súr-motza. (c). adjektiboa. Chato, -a, de nariz corta. Ze diño gure sur-motzak? Txato, -a erabiliagoa egun.
súr-kaku. (Eibar) SUR-KARAKOTE (EIB.). 1. súr-kaku, súr-kakua. (c). izena. Nariz aguileña. Judixo askok sur-kakua eukitzen dabe.
2. súr-kaku, súr-kakua. (c). izena. Persona de nariz aguileña. Flakosta sur-kaku batekin zeuan berbetan.
súr-lúze. 1. súr-luze, súr-lúzia. (a). izena. Nariz larga, narizota. Fijatzeke neuan, baiña zelako sur-luzia daukan Joxe Marik.
2. súr-luze, súr-lúzia. (a). adjektiboa. Narigudo, -a, de nariz larga.
sur-míntz, sur-míntzak. (c). izena. Cartílago nasal. Sur-mintzetatik eldu biar izate jako beixai geldi egon deiñ. SUR-MINTZETATIK EBATU edo ELDU gehienetan. Bestela ez da ia entzuten.
súrpeko, súrpekua. (c). izena. Sudurpekoa. Bibotea, esaldi adierazkorretan. Ixilik ezpaago surpekua kendukostat.
surzíllo. 1. surzillo, surzillua(k). izena. SURZULO. Sudur zuloak. Animalienak batik bat. Ventanas de la nariz. Surzilluak pe esaten dok, surzuluak, surzilluak. Ganauai surzílluak esaten jakok. Don.
Ik. surzúlo. 2. surzillo, surzillua. (d). adjektiboa. TXAKURSURZILLO. Gauza guztietan muturra sartzen duen pertsona.
surzúlo, surzulua(k). izena. SURZILLO. Sudur zuloak. Pertsonenak, batik bat. Ventanas de la nariz. Ik. surzíllo.
suskittu. 1. suskittu. (d). da aditza. Matazako haria eten. Suskittu apurtu itten danian-da esaten da, baiña, guk endreau, “dana endreau ostau obilluau. Don. Ez diot besteri entzun.
2. suskittu. (d). du aditza. Harriak baratza hondatu. Estropear el pedrisco las hortalizas. 3. suskittu. aditza. Sumindu eskuak edo oinak (?) Entumecerse de frio las manos y los pies (?).
súsmo, susmúa. (c). izena. Sospecha, recelo. Seguru enenguan, baiña baneukan zeozen susmua./ Susmu txarrak eindda daukat andria. Errezeluk antzeko esanahia du.
súspensuan. (d). adberbioa. Ezustean. De improviso, de golpe. Baloiak estomaguan jo nindduan suspensuan, eta luze jausi nitzuan./ Ezixok ama il jakola esan suspensuan./ Suspensuan arrapau najok notiziak. Urdail zuloko kolpeaz eta ezusteko berri txarraz esana, batik bat.
sustar, sustárra. (a). izena. Sustraia. Raíz. Sustar galantak dauzka gaztaiña orrek. Ik. sustrai. sustárra artu. 1. sustarra artu. (c). esapidea. Arrastoa, susmoa hartu, poliziak adibidez. Gastu aundixak eitte zittualako artu juen sustarra eta belaxe jausi zuan.
2. sustarra artu. (b). aditza. Landarea errotu. Zuk sartutako tomate landarak ondo artu dabe sustarra.
Sin. lurra artu, jarri. sustárra emon. (c). esapidea. Indarra eman, indartu zentzuan darabil Don.k. Dana artu (adinekoen euskara) eta orretxi sustarra emon. Don. (AA BergEus)
sústarrak bota. (c). esapidea. Leku egin, ondo kokatu. Urtetan bizi izan zuan Bergan, baiña etxuan sustarrik bota.
sustáu. (a). da-du aditza. Asustar(se). Umia sustau eindda txakurrakin./ Kazarixak etorri baiño len sustau ein dittut txorixak. Sin. billúrtu.
sustu , -o, sústua. (a). izena. Susto. Ezidazu emon sustuik.
sustoka be. (b). esapidea. Sustua hartzen denean esan ohi den esklamazioa. Sustoka be...! Asieran pentsau dot zeozer txarra pasau jakola amai.