Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sufrídu
súpill
súpill, supílla. (d). izena. Antzina zenbait baserritako sukalde erdian izan ohi zen beheko sua, inguruan jarlekutzat zanga moduko bat zuena lurraren nibelaren azpitik. Sukaldian erdi-erdixan sua, da jiran, beian e, zulua, olako bat altura; danak jarteko, su aren jiran jarlekuak. Gaiñian, maixak eta ostientzeko bizimodua gaiñian. Supilla aren izena. Aura Lezason ezautu naban neuk, eskolarako tamaiñu ingurutako kendu eben...; bai ba, bete ta... Hil. Ez dakit ziur guztiari deitzen zitzaion supilla, ala zanga-jarlekuari bakarrik. Marin auzoan bada baserri bat supilarekin.
© Jaione Isazelaia
súpiñ, supíña. (d). izena. Egurra bere gainean xehetzeko, bringatzeko, erabiltzen den baldoa.   Pedazo grande de madera sobre el cual se trocea la leña a hacha. Sin. báldo, trontxal. Ik. trangábel.
© Jaione Isazelaia
súpulu, súpulua. (c). izena. . humulus lupulus. Lúpulo. Sasietan eta hazten den landare igotzailea, hostoak mahatsarenaren tankerakoak dituena, zeinen fruituak garagardoari usaina eta zapore mikatza emateko erabiltzen diren. Azen.: supúlu, -úa ere bai.
sur, súrra. (a). izena. Sudurra.   Nariz. surra zurittu. (a). esapidea. (lagunartekoa.) Marra bat sartu.   Meter una raya, un tiro. Edarra kolia jauan komunian, surra zuri-zuri makillauta urtetzen juan jentiak. (TSE Berb)
súr-motz, súr-motza. (c). adjektiboa. Chato, -a, de nariz corta. Ze diño gure sur-motzak? Txato, -a erabiliagoa egun.
© Gorka Ortega
súr-kaku. (Eibar) SUR-KARAKOTE (EIB.). 1. súr-kaku, súr-kakua. (c). izena. Nariz aguileña. Judixo askok sur-kakua eukitzen dabe. 2. súr-kaku, súr-kakua. (c). izena. Persona de nariz aguileña. Flakosta sur-kaku batekin zeuan berbetan.
súr-lúze. 1. súr-luze, súr-lúzia. (a). izena. Nariz larga, narizota. Fijatzeke neuan, baiña zelako sur-luzia daukan Joxe Marik. 2. súr-luze, súr-lúzia. (a). adjektiboa. Narigudo, -a, de nariz larga.
sur-míntz, sur-míntzak. (c). izena. Cartílago nasal. Sur-mintzetatik eldu biar izate jako beixai geldi egon deiñ. SUR-MINTZETATIK EBATU edo ELDU gehienetan. Bestela ez da ia entzuten.
súrpeko, súrpekua. (c). izena. Sudurpekoa. Bibotea, esaldi adierazkorretan. Ixilik ezpaago surpekua kendukostat.