súpill

súpill, supílla. (d). izena. Antzina zenbait baserritako sukalde erdian izan ohi zen beheko sua, inguruan jarlekutzat zanga moduko bat zuena lurraren nibelaren azpitik. Sukaldian erdi-erdixan sua, da jiran, beian e, zulua, olako bat altura; danak jarteko, su aren jiran jarlekuak. Gaiñian, maixak eta ostientzeko bizimodua gaiñian. Supilla aren izena. Aura Lezason ezautu naban neuk, eskolarako tamaiñu ingurutako kendu eben...; bai ba, bete ta... Hil. Ez dakit ziur guztiari deitzen zitzaion supilla, ala zanga-jarlekuari bakarrik. Marin auzoan bada baserri bat supilarekin.