Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
su-ari
suberátu
suberátu. 1. suberátu. (d). du aditza. Errementaritzan, lehenagotik ere forjatua dagoen altzairu zatia edo altzairuzko tresna sutegian berotu berriro forjatzeko.   Destemplar. Suberatu dok ba materiala gogorra baldin bada berotu tenplia kentzeko, suberatu. Jen. suberatua artu. esapidea. (Eibar) "Lotsaren eraginez gorri-gorri jarri. Guzurra atara detsanian, suberatu ederra artu dau. 2. suberatu. aditza. (Eibar) Recocer oro en el trefilado (damasquinado).
súbill. 1. subill, subílla. (d). izena. SUNBILL (ANTZ.). Oso lodia eta luzea ez den enbor zatia, beheko sua edo subil-txondorra egiteko erabilia, adibidez.   Tronco manejable, no muy grueso. Mendeko egur bat. Subillak ibiltzen dia burtarasak eitteko, burterraillak eitteko. Sendua eztanian, meetxua danian. Bestela subilla esaten da moztutako egurra ikezgiñak eta txendorra eitteko ibiltzen dabenian, 2. subill, subilla. (d). izena. Ehotako ehuna biltzeko ehundegiak duen ardatza.   Enjulio, eje del telar donde se enrolla la tela tejida. Ta gero arixa ta telia biltzeko zeak, ardatzak, subillak. Josu. Sin. ardatz.
subill-su, subill-sua. (c). izena. SU-SUBILL. "Egur subilarekin egindako sua. Egur hobea denez, ohikoa baino su ederragoa egiten du. Normalean Gabonetan egiten zen. Au da otza! subil-su on bat iñ da aretxen onduan egoteko mouko girua dao." (Lar Antz)
subill-txendor, subill-txendorra. (d). izena. Pago-buru eta egur zakar eta handiekin egiten den txondorra. Paa-buruekin dda, len esan dotena, egur danakin eitten da. Ori oso baldarra izeten da gauzia. Orri esate akon subill-txendorra. Mateo. Ik. txendor.