Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sóski
subábibora
© Joxerra Aihartza
subábibora, subábiboria. (c). izena. SUGÁBIBORA. Sugegorria.   Víbora. Subabiboria ei da benenosuena. Orain bibora entzuten da gehiago. Sin. subagórri.
subagórri, subagorríxa. (d). izena. Víbora. Sin. subábibora.
sú-baju. 1. sú-baju, sú-bajua. (c). izena. Hogar, fuego bajo. Sin. beéko su. 2. sú-baju, sú-bajua. (c). izena. Su motela. Su-bajuan euki babak.
subá kípula, sugá kípulia. (d). izena. . alium ursinum. Ajo de oso. Ik. zapó-kípula.
subalinddára. SUGALINDDARA. 1. subalinddara, subalinddaría. (a). izena. Lagartija. Katua edo txakurra oso argala eta eskasa dagoenean, honako esaldia entzuten da: Ondo eskasa dago ba gure katua; eztakitt subalindarak jaten ibili dan ala zer. Subalindarak jateak gaitz eginda esan nahiko du? 2. subalinddara, subalinddaría. (c). adjektiboa. Geldigorra, geldi egon ezin dena. Umeengatik, batik bat. Geldik egon ari, subalinddarioi.
subamáats, subamaátsa. (d). izena. Irustarbiak ematen duen mahats gorri itxurako fruitua. Ik. irústarbi.
subaperretxíku, subaperretxikúa. (c). izena. SUGAPERRETXIKU. Perretxiku ustez pozoitsuei deitu izan zaie.   Llámase así a las setas presumiblemente venenosas. Ez ikutu, subaperretxikuak die ta.
Su-barri egun, Su-barri eguna. izen propioa. (Eibar) Zapatu Santu Eguna. Mezetan sua bedeinkatu eta mutikoek etxez etxe banatzen zuten. Sin. ixu-egun (Eib.). Ik. iéska, su-bedéinkatu.