Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sosiau
suba
suba, subía. (a). izena. SUGA. Sugea.   Culebra. Zenbait suge mota: subaurdiña, subanabarra, subabeltza, subabiboria, uretako subia... subak be sustatzeko moduko soiñekua, etab. esapidea. Arropa gorria-edo, "nabarmenegia", sugeak ere izutu egiten dituena, nonbait. Kalian ikusi jonat pinttau-pinttau eginda, subak pe sustatzeko moduko soiñeko batekin. Soinekoaz gain beste edozein prenda izan daiteke.
subabaltz, subabaltza. izena. elaphe longissima. Suge mota. (SB Eibetno).
© Joxerra Aihartza
subábibora, subábiboria. (c). izena. SUGÁBIBORA. Sugegorria.   Víbora. Subabiboria ei da benenosuena. Orain bibora entzuten da gehiago. Sin. subagórri.
subagórri, subagorríxa. (d). izena. Víbora. Sin. subábibora.
sú-baju. 1. sú-baju, sú-bajua. (c). izena. Hogar, fuego bajo. Sin. beéko su. 2. sú-baju, sú-bajua. (c). izena. Su motela. Su-bajuan euki babak.
subá kípula, sugá kípulia. (d). izena. . alium ursinum. Ajo de oso. Ik. zapó-kípula.
subalinddára. SUGALINDDARA. 1. subalinddara, subalinddaría. (a). izena. Lagartija. Katua edo txakurra oso argala eta eskasa dagoenean, honako esaldia entzuten da: Ondo eskasa dago ba gure katua; eztakitt subalindarak jaten ibili dan ala zer. Subalindarak jateak gaitz eginda esan nahiko du? 2. subalinddara, subalinddaría. (c). adjektiboa. Geldigorra, geldi egon ezin dena. Umeengatik, batik bat. Geldik egon ari, subalinddarioi.