Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
suelórraso
sukátutu
sukátutu. (d). aditza. (Oñati) "Aficionarse como el gato a estar junto al fuego." (Izag Oñ). Sin. katutu.
sumínddu. (d). aditza. Enfriarse, entumecerse, las manos o los pies. Ik. ozminddu.
sumu, sumua. izena. (Eibar) Usaimen ona. Ehiza-txakurrei buruz esaten da. Erbitxakur orren sumua, ezagutu danik onena. (AAG Eibes)
sunsunkorda be bai. esapidea. (Antzuola) "'Y un jamón!' erakoa.
súpill, supílla. (d). izena. Antzina zenbait baserritako sukalde erdian izan ohi zen beheko sua, inguruan jarlekutzat zanga moduko bat zuena lurraren nibelaren azpitik. Sukaldian erdi-erdixan sua, da jiran, beian e, zulua, olako bat altura; danak jarteko, su aren jiran jarlekuak. Gaiñian, maixak eta ostientzeko bizimodua gaiñian. Supilla aren izena. Aura Lezason ezautu naban neuk, eskolarako tamaiñu ingurutako kendu eben...; bai ba, bete ta... Hil. Ez dakit ziur guztiari deitzen zitzaion supilla, ala zanga-jarlekuari bakarrik. Marin auzoan bada baserri bat supilarekin.