Hiztegia
Sosio susio, sindikato zikintrato. (d). esaera. Elkarte eta sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera.
sosíuz. (c). adberbioa. SOSIGUZ. Soseguz, astiro. Despacio. Sosiuz juan, eztaukazu prixaik eta./ Eingou bueltatxo bat sosiuz-sosiuz San Juan aldetik? Ik. astíro, poliki, geldi.
sóski, sóskixa. (d). izena. Etxean egindako larruzko haria. Hilo casero de cuero. Abarkak eta josteko narrua me-mee ebagi tta... soskixakin josi. Klem./ Soskixa izeten zan narruzkua, estu-estua. Mertz.
sosprésa, sospresía. (c). izena. SORPRESA. Sorpresa. SOSPRESA dio adin bateko jendeak. SOSPRESAN ARRAPAU. Ezustean harrapatu.
sostrópo, sostropúa. (c). izena. Zuhaitza ebaki ondoren gelditzen den ipurdia eta inguruan jaiotzen diren lakatzak. La base del árbol talado y las ramillas que brotan alrededor. Sostropo bat arrapau zeban erruberiak eta iduli ein jakun burdi-garua. Sastraka esanahian ere entzun daiteke. Ik. sastráka, tórto.
sotill, sotilla. (d). Txukuna, esku onekoa. "Sotilla da langillia: es trabajador curioso." (Izag Oñ)
soziedáde, soziedadía. (a). izena. Sociedad gastronómica. Afarixa daukau soziedadian./ Bergan ogetaka soziedade dago.