Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sopa
sórki
sopánda, sopandía. (d). izena. Teilatuko egurra. Gure lekukoak ez dira ados jartzen. Lekuko askorentzat, gailurraren paralelo doazen egurrak dira, alboaga edo goiaga izenez ere ezagutuak. Sopandia. Berao gaillurran paralelo zoiazenak. Lar. Sopandia ba metro bete edo metro terdi luzeko egur sendo bat, asiento ona ein deixen kaballuak. Don. Ik. agílloi, alboága, goiága, karrera, zapata. Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda. (d). esaera. Norbait ez ikasketa eta ez ezer geratuko dela adierazten duen esaera polita. Bueno nik askotan entzun izan dot esaten dala igual, ba “Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda”. Eta orduan uste dot izaten dala ba asi dau gauza bat, baiña ez ola ganora geixegikin, da orduan ba ezta ailleauko ez karrera eta ez sopanda. Uste dot sentido orretan erabili izan dala. Lurdes. KARRERA eta SOPANDa etxegintzako berbak dira, zurak.
sópera, sóperia. (a). izena. Zopa ontzia.
© Jaione Isazelaia
sopurúku, sopurukúa. (c). izena. . SOPÚRU. poa annua. Espiguilla. Belar txar hau etzanda zabal-zabal hazten da soroetan, eta oso kaltegarria da.
sor, sórra. (c). adjektiboa. Sorgorra.   Torpe, poco ágil. Junturak sorrak paiño sorraguak dauzkat./ Olixua eixozu erruberiai, oso sorra dago ta. s/zórrei olixúa. (c). esapidea. Esapide honek ZOReta SOR hitzen arteko jokoa egiten du. Zor aundixak dauzkakela? Trankill mutill; zorrei olixua. Zorrak umorez hartzeko-edo esateko modua. Ik. sortu.
sorbálda, sorbaldía. (b). izena. SOLBARDA. Hombro. Ezkerreko sorbaldan daukat mina./ Solbardia etara ein ddot. Don. Harri edo zaku bat bizkarrera jasotzen da eta ez sorbaldara. Toribio Etxebarriak «homóplato» dio. Sorburu edo sonburu ere deitzen diote askok. Don.k dio sorburu puntu bat dela eta sorbalda gain guztia. (?). Ik. lépo, sonbúru, bizkar.
sorbéltz, sorbéltza. (d). izena. rhamnus alaternus. Karraskilla. Sin. karráskilla.
sorgin-áize, sorgin-aizía. (d). izena. Aize-zurrumiloa. Iparraldeko haize txikia dabilenean sortzen dela diosku Don.k. Bestelako haize-zurrumilloa, ostera, hodeia dagoenean. Klem.k aldiz, sorgin-aizea hegoaizearekin sortzen dela.   Remolino de viento. Sorgin aizia..., oiñ garotan da ez gaittuk asko ibiltzen baiña iñoiz garua batzen dabillela artu sorgiñ-aiziak ola bueltan-bueltan-bueltan aiziak eta, zurrumilluak eta jota gora. Udazkenian da tokau izan zittuan sorgiñ-aiziakin garua batu ezindda ta kristonak eitten; oiñ baiño ego-aize geixao eitten juan lenao sasoe baten da. Klem. Ik. aizé-zurrúmillo.
sorgin bedar. atrapa belladona. "Belladona. Sorgin-bedarra, belarriko miñandako." (SB Eibetno)
sorgínddu. 1. sorginddu. (c). da-du aditza. Sorgin bihurtu. Zuen txikixa ziero sorgindduta dago aspaldixan. 2. sorginddu. (c). da-du aditza. Sorginkeria baten menpe jarri edo egon. Hechizar Eztakitt kotxe au sorgindduta dagon ala zer, baiña berak nai dabenian bakarrik arrankatzen dau.
© Jaione Isazelaia
sorgin-gáro, sorgin-garúa. (d). izena. . athyrium filix-femina.. Helecho hembra.
© Jaione Isazelaia
sorgín-ítxuski, sorgín-ítxuskixa. (d). izena. . ruscus aculeatus. Bolatxo gorriak eta hosto txiki, gogor eta punta-zorrotzak dituen sastraka, gabon apaingarritzat erabiltzen dena. Rusco Ik. itxúski.
sorginkeríxa. 1. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Pertsona edo abere sorginaren ekintza, barrabaskeria alegia. Emakume orrek sorginkerixia eta ainddu naixa ugari tta gozotasun gutxi etxian./ Kontuz bei gorrixakin; sorginkerixan bat eingotsu ta. 2. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Ulertu ezin den gertakaria, misterioren bat duena.   Dícese de las cosas y sucesos inexplicables. Eztakitt ze sorginkerixa daukan ordenadore onek; galdu eitten die sartutako gauzak./ Aurten babak badauke sorginkerixan bat, danak igartu eitten die ta. 3. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Brujería, sortilegio. Berakatzak poltsikuan eruateittu begizkuan kontra. Olako sorginkerixa askotan sinisten dau arek.
sorgin-kóntu, sorgín-kóntua(k). izena. Sorginen ipuinak.   Cuentos o historias de brujas. Gure amandria zanak makiña bat sorgin-kontu kontatzen zoskun./ Nik eztakitt sorgin-kontuik.
© Jaione Isazelaia
sorgín-órrazi, sorgín-órrazixa. (c). izena. . dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco. Udan loratzen den landare luze hau lur buztintsuetan hazten da batik bat. Sikatutakoan itxura polita hartzen du loreak, eta apaingarri gisa ikus daiteke gure zenbait etxetan. Honen burua artilea orrazteko erabili izan da. Sin. astokárdu, kárdulatz. sorgin-orrazixa baiño latzagua. esapidea. (Eibar) Oso latza edo takarra. (AAG Eibes). Ik. sorgín-órrazi.
sórgiñ. 1. sorgiñ, sorgíña. (a). izena. Bruja. Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz./ Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Nik entzunda lenao ba sorgiñak goizian egunsentixan pasatzen da, “Nora?”, ta “Sorginzulora”. Don. Gure aita-zanari entzundako sorgin-kontu batek zera dio 1970 aldera jasotako apunte baten arabera: Sorgiñak beren jefiai ipurdian mun emoten ei zotsen. Beiñ sastria zan sorgin berri bati tokau ei jakon eta onek mun emuterakuan zast!, jostorratza sartu zotsan. Jefiak esan zeban: "—Sorgin berri, zorrotza daukak mutur ori". —"Bai, atzo zorroztu berri". 2. sorgiñ, sorgíña. (a). adjektiboa. Bruja, tramposa, mandona. Sorgiñ galanta eindda zare zu./ Bei sorgiñ orrekin ezin ddou burutu. Elektrizitateaz honakoa entzun izan dugu, entxufe, kable, kontaktu eta abarrekin burutu ezinik ibiltzean: Eletrizidadia sorgiña da gero! 3. sorgiñ, sorgíña. (c). adjektiboa. Se dice de las vacas aficionadas a escapar de los cercados. Ik. zorakari.
sorgiñari, sorgiñarixa. izena. "Baskulian tablia edertzeko egitten dan dibujuari deitzen jako sorgiñarixa." (SB Eibetno).
sorgiñorratz, sorgiñorratza. izena. (Eibar) aeschna cyanea. Libélula. Sin. sakáojos.
sorjete, sorjetia. (d). izena. Ehun-piezak elkartuz izarak egiteko erabiltzen zen joskura edo juntura berezia.   Puntada especial para hacer sábanas con las piezas de tela de lino. Enpalmau e, orillo bi eukitzen dau, ta areaz puntada fiñ-fiñ... zerien, sorjetian; gero ola zabaldu, ta etxako igarten. Juli.