Hiztegia
soltáu. (a). da-du aditza. Soltar(se). Atzo detenidu zabena soltau dabe./ Orrek eztau pezetaik soltatzen./ Ganaua soltau zanian ipursaltoka asi zan.
Ik. jaraiñ, librau, eskátu. gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). esapidea. (eufemismoa.) GÉRRIKUA. Kaka egin. Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta.
Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko.
sólte. 1. solte. (b). adberbioa. Askatuta, libre. Suelto, sin atar. Zapata-sokia solte daukazu./ Makiña bat zoro dabill solte.
2. sólte, sóltia. (c). adjektiboa. Soltura handikoa. Suelto, resuelto. Neskekin tratuan da, oso soltia zan./ Oso pelotari soltia da.
Ik. líbre.
sómanta, sómantia. (b). izena. Egurtua. Somanta, tunda. Somanta ederra emun zotsen Elorrixon. Ik. egurtu.
somáten, somaténa. (d). izena. Primo de Riveraren garaian, zibil gobernuzalez osatutako milizia. Etxean zuten arma eta besteak beste salatari lanak egin ohi zituzten. Somatén. Sasoe bateko somatenak izan bia zittuan ba gobiernuan aldekuak ero, ta arek armia eukitze juen itxuria. Politikako asuntua izan bia zuan zeozer. Klem. Zenbait adinekok "txibato-frankista" zentzuan erabili izan du: Fulano somatena ei dok.....
somáu. (c). du aditza. Somatu. Sentir, barruntar, intuir. be asko zuan, baiña oiñ eztittut somatzen. Don.