Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sistu
soiñoko
sistu. (d). da aditza. Sitsak jan. Arropaz, batik bat, baina zuraz ere entzun daiteke.   Apolillarse. Erropak sistu eztaittien sits-bolak jartzen jakue. Sin. sitsak jan. Ik. zerénak jan, zeréndu.
sits. 1. síts, sítsa. (b). izena. Pipia; arroparena jatorriz. Adineko askok sits arroparena eta zeren egurrarena bereizten ditu. Dena dela gaur egun gehienbat sits entzuten da guztirako, eta zeren gutxi batzuek bakarrik darabilte, egurrarentzat.   Polilla, de ropa. También carcoma de madera, junto con zeren. Oiñ eztau sitsak erropia jaten./ Sitsa asi jako sueluai. Ik. zéren. sitsak jan. 1. sitsak jan. (b). Apolillarse la ropa. Sitsak jan zeban nere azkenengo trajia. Ik. sistu.
© Jaione Isazelaia
2. sitsak jan. (b). aditza. Carcomer la madera. Abiak sitsak janda dare. Sin. zerénak jan, zeréndu.
2. sits, sitse. izena. (Leintz) Zimaurra. Ik. sats.
síts-bola, síts-bolia. (c). izena. SISBOLA. Arroparen sitsaren kontrako bola zuria.   Bola de alcanfor. Traje poltsikoak sits-bolaz beteta dare./ Sisbola usaiña dago.
sí tta nó besteik jakin ez. (c). esapidea. Erderarik ez dakienak "si tta no besterik ez dakiela" esan izan du.   Saber decir "sí y no" solamente. Erderaz enekixan si tta no besteik eta. Gero ere ba... JJp. Si tta no ta porakí.... (d). esaera. Lehenago haurrak eskolan hasten zirenean ez omen zekiten tutik ere erdaraz, eta, gure aita zenak zioenez, istribilu hau zen lehenengo ikasten zutena. Si tta no ta porakí, auntzak erderaz baleki, kastellano marrano, para tí otro konejo.
situazíño, situaziñúa. (a). izena. Situación. Aren situaziñua be konprendidu ein bia da. Ik. egóera.
sítx eiñ. (d). du aditza. Jaso dugun testuinguruan, artilea fin-fin egin kardaz. Lenengo ardixen illia garbittu, siketu, kardak esate jakona, kardiakin zertu, sitx eindda ipiñi. Aniz. Sits egin izango dela uste dugu. Ik. sits.
sobárren, sobárrena. (c). izena. SOOBARREN. Sorobarrena.   La parte más baja del labradío. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin, ero leku batzutan banastatxoka, bixkarrian, guenera jasotzia. Klem./ Sobarrenian laga dot kotxia, igo ezindda. Gure baserrian kaminoaren ondoari esaten zaio. Ant. soóguen.
sobízkar, sobizkárra. (d). izena. SOOBIZKAR, SOBIXKAR. Soro-bizkarra. La parte más prominente de la pieza. Sobixkarra ba aldapatik urrengo dagon bixkar-unia. Klem./ Gure sobixkarra ona da artuandako. Gehienetan lekuizen bezala erabilia.
sobra. 1. sobra. (b). adberbioa. De sobra. Dirua sobra badaukazu, emoidazu./ Guardazobillak sobre dare emen. 2. sóbra, sóbrak. (a). izena. Hondarrak.   Las sobras. Azkenak aillegau giñan da sobrak bakarrik artu giñuzen. Ondarrak edo sobrantiak ere esan ohi da zentzu beretsuan.
sóbrante, sóbrantia. (b). izena. SOBRANTE BARIK. Sobrante. Gure fabrikan sobrantiak kalera bialdu dittue. Norabaitera denboraz justu heltzen denean, SOBRANTE BARIK ailegatu dela esan ohi da. Diruaz eta beste gauza batzuez ere bai. Ik. sobrantixa.
sobrantixa. izena. (Antzuola) "Sobratzen dena; lujorik ez, gehiegikeriarik ez. Iñaxik eztauka sobrantixa haundirik./ Sobrantixa aundi barik bizi die Felipe-ta." (Lar Antz). Ik. sóbrante.
sobráu. (a). da aditza. Sobrar.
sobráutako, sobráutakua. (c). Inork nahi ez duena, sobratzen zelako hartutakoa. Pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan: Au etxakixat sobrautakua edo zer dan, zela-alakua urten jok beintzat eta. Antzinako umezurztegien oihartzuna, ziur asko.
sóbre. 1. sóbre, sóbria. (a). izena. Gutun-azala.   Sobre. Sin. kartá-sóbre. Ik. estésobre. 2. sobre. Ik. sobra.
sóilddu. 1. soilddu. (d). du aditza. Botatako zuhaitz bati adarrak ondotik jo. Baita zutik dagoenari adar guztiak kendu altura bateraino, txopoari edo pinuari egin ohi zaion legez. Piñuak bota, soilddu eta gero kortiau eitten die./ Piñu luzia balitz soilddu. Soilddu dok beetik gorakuai alboko adarrak kentzia. Txopua soilddu, arbola luze bati alboko adarrak kentzia, soilddu. Eta arbola motza baldin bada, buruan, iñausi, adar batzuk kentzia. Don. Ik. iñáusi, triskau, apainddu. 2. soilddu. (d). aditza. Buruan ile gabe gelditu. Buru dana soildduta jaukak. Don.
soil-soillik. (d). adberbioa. Huts-hutsik. Janagatik batik bat.   Sin más aditamentos. Referiéndose sobre todo a la comida. Berakasaldia soil-soillik janda ezin goldara joan.
soiñéko, soiñekúa. (b). izena. SOIÑOKO. Emakumearen gorputz osoko jantzia.   Vestido de mujer. Dotore zare soiñeko barrixakin.
© Josu Okina
andáfuerako soiñekúa jantzi. (d). esapidea. Etxetik kanpora ibiltzeko ohitura handia hartu duten pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan.   Dícese de las personas que salen mucho de casa, de excursión, de juerga, etc. Pantxikak, alargundu zanian andafuerako soiñekua jantzi zeban da arrezkero majo dabil./ Gure matrakia be aspaldixan andafuerako soiñekua jantzitta dabill ba. Etim.: gaztelerazko "anda"+"fuera".
soiñerropa, soiñerropia. izena. "Soinean jazteko arropa. Oberropia illian beiñ garbitze zan; soiñerropia astian beiñ." (Lar Antz). Ik. oe-errópa.
soiñían. (c). adberbioa. Soinean. Aldean, gorputzean. Jantziez bakarrik. Soiñian jantzitta; soiñian zeukan nik erregalautako soiñokua. Klem./ Kamisetia besteik etzeukan soiñian jantzitta. Soiñian (inesiboa) bakar-bakarrik. Bestela gorputz. Badatoz, dauzkenak soiñían eta dakixenak miñían. (d). esaera. Gure amak dio soineko berria estreinatzen zutenean Amatiñora joaten zirela tiari erakustera, eta honek esaera hau esan ohi zuela. Norbait itxura hutsa dela adierazteko ere esaten da.