Hiztegia
sérixo. 1. sérixo, sérixua. (a). adjektiboa. Serio, -a. 2. serixo. (b). Egia da, benetan. Loterixia tokau jatala, serixo./ Serixo, serixo, Peruk irabazi dau karreria.
sermoe, -i. 1. sermóe, -i, sermóia. (a). izena. Mezatako hitzaldia. Sermón. Ze esan dau abadiak sermoian? 2. sermóe, -i, sermóia. (b). izena. Bronca. Azelakotxe sermoia bota dostan amak.
sermolari, sermolaríxa. (b). izena. SERMOILARI. Predicador. Aste Santuan sermolarixak etortze zien urtero.
sérora, séroria. (d). izena. Ermita, eta batzuetan eliza ere bai, zaintzeaz arduratzen den emakumea. Serora. Leen ermittetan da zaintzen egoten zienak, serorak. Klem. Ik. biéta.
sesíño, sesiñúa. (c). izena. SESÍXO. Demanda, eztabaida zaratatsua. Discusión, riña. Beti sesiñuan ibiltzen die andra-gizonak./ Pagaixozu, eztou sesiñoik biar eta. SESI Ik. démanda, téma.
sestra, sestria. (d). izena. (Oñati) Bi lur-eremuren artean markatutako lerroa. Emendik da sestria. Ik. júrgu.
sifilítiko, sifilítikua. (c). adjektiboa. Sifilítico. Sifilitiko dago. Arpegi txarra, granuak nunai urtetzen jotsek, eta enfin, aspekto kaxkarra. Umore txarra, guk ezautzen giñuzenak beintzat, militar zarrak eta. Don.