Hiztegia
serbídu. 1. serbidu. (a). du aditza. Servir. Zetarako serbitzen dau traste orrek?/ Serbiduidazu beste platerkara bat.
sérbitzen egon. (c). Mirabe lanean jardun.
Gaztetan zerbitzen egon nitzan Monzonen etxian. sérbitzera joan. Zerbitzera joan. Orduan etxian etzan bizibideik eta serbitzera joaten zien neskak. 2. serbidu. (c). du aditza. Soldadutza egin. Nik Burgosen kaballerixan serbidu najuan.
3. serbidu. (d). du aditza. (eufemismoa.) Abere arrak emea estali. Jabeek hartarako apropos elkartzen dituztenean erabilia. Atzo beixa eruan giñuan Olañetara ixkuaana ta oiñezkero serbiduko zeban./ Ze, serbidu dau ala ez? Ik. estali, ixkotu.
serbizíño, serbiziñúa. (b). izena. Servicio. Serbiziño ederra eitten dosku kotxe zarrak./ Ezta oso politta, baiña onenan zerbiziñua eitten dau. SERBIZI
sérixo. 1. sérixo, sérixua. (a). adjektiboa. Serio, -a. 2. serixo. (b). Egia da, benetan. Loterixia tokau jatala, serixo./ Serixo, serixo, Peruk irabazi dau karreria.
sermoe, -i. 1. sermóe, -i, sermóia. (a). izena. Mezatako hitzaldia. Sermón. Ze esan dau abadiak sermoian? 2. sermóe, -i, sermóia. (b). izena. Bronca. Azelakotxe sermoia bota dostan amak.
sermolari, sermolaríxa. (b). izena. SERMOILARI. Predicador. Aste Santuan sermolarixak etortze zien urtero.
sérora, séroria. (d). izena. Ermita, eta batzuetan eliza ere bai, zaintzeaz arduratzen den emakumea. Serora. Leen ermittetan da zaintzen egoten zienak, serorak. Klem. Ik. biéta.
sesíño, sesiñúa. (c). izena. SESÍXO. Demanda, eztabaida zaratatsua. Discusión, riña. Beti sesiñuan ibiltzen die andra-gizonak./ Pagaixozu, eztou sesiñoik biar eta. SESI Ik. démanda, téma.