Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sen, sena. (d). izena. Instintoa, animaliena batik bat. Umiak ezkutatzia da katuan sena. senera etorri. (c). esapidea. (Bere) onera etorri. senetik urten, etara.. esapidea. Bere onetik irten, atera. Agiraka aldi bat ein ondoren, bere senetik urtenda, zer agintzen eban be ez ekiala. (SM Zirik).
sendátu. SENDOTU. 1. sendatu, sendotu. (c). da-du aditza. Lodieran irabazi, loditu. Urtebetian asko sendatu da arbola au./ Metro erdi inguru sendotu dabe bidia eskoriakin. Edurra ere sendatu egiten da. Gabian edurra sendatu dau. Ostera, pertsonak eta animaliak gizendu, ez sendatu. Loditu gutxi entzuten zaie zaharrei. 2. sendátu, sendotu. (d). da-du aditza. Sega guztiz kamustu. Pikadura sendatu; loditu, alegia.   Desafilar(se) la guadaña hasta tal punto que ya no se recupera afilando con la piedra. Segia sendatu in dda”. Amostu be esaten dok, baiña arrittu eitten dok. Bi zer dare or. Sendatzen danian arrittuta be etxok balio, pikau ein biok orduan; eta bestela, berriz, amostu eitten dok, pikaduria ondo; baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don. Beraz, amostu baino gehiago da sendatu. Ik. amóstu.
séndo. 1. sendo, sendúa. (a). adjektiboa. Lodia.   Grueso, -a. Neguan galtza senduak, udan meiak./ Puria sendogixa dago. Lodi ez da apenas entzuten Bergaran. Ant. mée. Ik. narrúsendo, gizen. 2. sendo. (c). adberbioa. Ugari, asko.   Mucho, en abundancia. Dirua sendo eukiko dau orrek./ Politikuak gizurra sendo esate juek. Adibideetan ikusten denez, aurrean duen izena mugatu singularrean.
sendóera, sendóeria. (b). izena. Lodiera. Bi zentimetroko sendoeria dauka olak.
séndor, sendórra. (b). izena. Bizkarrean karreatzen den belar-karga.   Carga de hierba. Alfafa sendorra ekarri dot goizian./ Sokiakin lotuta ekartzen da sendorra. Ik. bízkarka, kárgaka. séndorka. adberbioa. Sendorrak egin eta bizkarka (garraiatu). Len, tratoreik etzanian, sendorka eitte zien ganajatekuak. Ik. kárgaka, bízkarka.