Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
segári
séiñale
séiñale. 1. séiñale, séiñalia. (b). izena. Ezaugarria.   Señal. Ori diru faltan dabillen seiñalia da./ Seiñale txarra da oingoz suspensuekin astia./ Jateko gogua badaukazu behintzat, eta ori seiñale ona da. Adinekoek mugagabean diote horrelakoetan: Ez bada agiri, kalian gustora dabillen seiñale./ Illan azkenian Lasanera badoia, neikua diru daukan seiñale. 2. séiñale, séiñalia. (b). izena. Rótulo, señal. Bideko seiñalia jo zeban autuakin./ Seiñaliak jarrittue basobidetan. 3. séiñale, séiñalia. (b). izena. Erosketa bat edo apustu bat berbatzerakoan jartzen den dirua kopurua. Oia enkargatzerakuan bost milla duro jarri giñuan seiñale moduan./ Postura egunian presentatzen ezpada seiñalia galtzen jok.
seiréun. (a). zenbatzailea. Seiscientos.
sekádero, sekáderua. (d). Hala deitzen zitzaion alkoolzaleak sendatzen ziren Donostiako eritetxe bati. Secadero Ramon iru-lau bat aldiz egon zuan sekaderuan.