Hiztegia
sasberatu. aditza. (Antzuola) "Ganaduek eta ardiek beherakoa izan. Ardixak sasberatuta dae." (Lar Antz).
sási, sasíxa. (a). izena. Zarzal, maleza en general.
Batzuentzat sasi eta lar landare bera dira, masustak ematen dituena (rubus sp.), alegia. Beste batzuentzat esanahi orokorragoa du. Ik. laárdei, arantza, lar. Bedarrak jorratu ta artuak sasira. esaera. Kopla zahar ezagun bateko zatia. sasíxan zarráparria. (d). esapidea. Zurrumurrua, zerbaiten hotsa. Ehiztari giroko esapidea. Loterixia tokau jakola Txomini, eta botatakua bakarrik. Arek bai jakin; sasixan zarraparria./ Eta esaeriak diñuan moduan: sasixan zarraparria danian, zerbait izango da. (SM Zirik)
sasíeskola, sasíeskolia. (c). izena. (Oñati) "Lo que se aprende entre compañeros. Sasíeskoladunak: sin el título." (Izag Oñ). Sin. txarrítta. sasieskolia eiñ. esapidea. (Oñati) Txarritan egin, piper egin. Sin. eskuela martxando eiñ (Elgeta). Sin. txarríttan eiñ.
sasieskolia eiñ. esapidea. (Oñati) Txarritan egin, piper egin. Sin. eskuela martxando eiñ (Elgeta). Sin. txarríttan eiñ.
sasijakíntsu, sasijakintsúa. (b). izena. Jakintsu ustekoa, jakintsu itxura eman nahi duena, izan gabe. Ezixok kasoik eiñ sasijakintsu orri, etxaukak ideaik pe ta.
sasíko, sasikúa. (d). izena. SASIKUME. Berez, ezkontzaz kanpo jaiotako haurra. Baina hemen, ospiziotik ekarritako umeei esan izan zaie, beste izen askoren artean. Hospiciano, niño traído de la inclusa. Sasikuak esate jakuen lenao ospiziotik ekartzen zienak pe. Klem.
Ik. erríko, kajáko, óspizioko.
sasilétrau, sasiletráua. (b). izena. Jakintsu ustekoa. Sabiondillo, que tiene conocimientos pero no muy bien asimilados. Preguntaixok Perikoi. Arek jakingo jok, sasiletrau xamarra be badok eta.
sasiókan, sasiokána. (d). izena. . PRUNUS SPINOSA. Elorrarantza beltza. Endrina, endrino. Ik. okán txímillo.
sasitxori, sasitxoríxa. (d). izena. (Soraluze) prunella modularis, hyppolais polyglota. Prunella modularis (acentor) eta hyppolais polyglota (zarcero).
sásitza, sásitzia. (b). izena. (adierazkorra.) Sasi askoko lekua. Zarzal. Zuen etxaburuan jaok sasitzia./ Sasitzatik urten ezindda kristonak ein giñuztan.
Sin. sasíarte.
sasóe, -i. 1. sasóe, -i, sasóia. (b). izena. Garaia. Epoca, tiempo. Sasoi artan etzeuan ainbeste kotxe./ Keixia ezta sasoe ontakua, udaberrikua baiño. Ik. urté-sásoe, -i. sasoetáko, sasoetakúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) Aspaldikoa, honelakoetan: Sasoetako kontuekin zatoz... sasoia da.... (c). esapidea. (adierazkorra.) Denpora asko da. Sasoia da autobusa pasau dala... sasoiz. (b). adberbioa. Garaiz. Sasoiz aillegatzen banaiz, biarko bazkaixa preparauko dot. 2. sasóe, -i, sasóia. (b). izena. Vigor, fortaleza, estado de salud. Pelotari orrek jaukak sasoia./ Atzo gabian sasoian genden, kopa mordua jota.
sasoian egon. (b). esapidea. Osasuntsu edo forman egon. Sasoian dago oinddio Lejarreta.
sasoetáko, sasoetakúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) Aspaldikoa, honelakoetan: Sasoetako kontuekin zatoz...
sasoiko. 1. sasoiko, sasoikúa. (b). izenlaguna. SASOÉKO. Sasoi onekoa. Gaztea ere bai. Vigoroso, joven. Belaxe eittue bedarretak, sasoiko mutillak dauzka etxian da./ Sasoiko jentia bia da basora egurretara joateko.
2. sasoiko, sasoikua. (b). izenlaguna. Garaikoa, garaiari dagokiona. Sasoiko frutia jan bia da.
Sasoian sasoiko gauzak. esaera. Garai bakoitzean garaiari dagozkionak egin izan direla edo egin behar direla. Sin. parian pareko.