Hiztegia
sárdandei, sárdandeixa. (d). izena. Sagardotegia. Sidrería. Euki zeben sardandeixa ipinitta be. Eli./ Lenao Amatiñon be bazuan sardanteixa. Klem.
Orain, gure herrian sardandegirik ez dagoenean, SARDAUTEGI edo SAGARDOTEGI hitzak nagusitu dira. Ik. árdandei.
sárdiña, sárdiñia. (a). izena. Sardina.
Bat, bi, iru eta lau, sardiña bakalau. (b). esaera. (haur hizkera.) Haur esaera. sardíña ázur, sardíña azúrra. (b). izena. La espina de la sardina.
sardíña búru, sardíña burúa. (b). izena. La cabeza de la sardina. Hitz biak konposatu gisa edo bereizita ahoskatu ohi dira.
sardíña-zar. 1. sardíña-zar, sardíña-zarra. (c). izena. Gatzetako sardina. Sardina en salazón. Egarrixa nai bozu sardiña-zarrak jan.
2. sardíña-zar, sardíña-zarra. (d). izena. Guardia zibilei ematen zitzaien mespretxuzko deikera. An, bajatozak sardiña-zarrak.
Eta alderantziz ere bai: Zer, jango jittuau guardazibill batzuk sardau botilla batekin? Gu soldau gendenian da betik esaten giñuan: «Meriendatzeko bajak ezer?». «Ba nik emen guardazibill batzuk bajauzkat». Don.
sare. 1. sare, sária(k). izena. Red(es) de pesca. Artu sariak eta guazen eskaillutara. Pluralean, normalean. Sin. arrástel. 2. sare, saría. (b). izena. Red, en general. Saria ipiñi dabe frontoian pelotiak iges eiñ ezteixen.
Ik. alánbre-sáre. 3. sare, saría. (c). izena. Pita edo plastiko sarezko poltsa, gure gazte denboran oso modan zegoena. Bolsa-red de pita o plástico. Artu saria ta joan ogittara.
4. sare, saría. (c). izena. Cada largo cuando se corta la hierba, etc., a guadaña. Sekula-bedar puxkat ekarrik; pare bat sare naikua izangok./ Bedarra saretan ebaitzen da. Belarra edo edozer segaz edo makinaz ebagitzerakoan SÁRETAN ebagitzen da. Sarea zelaian geratzen den belar-ilara bakoitza da. SÁRETAN BATU: belarra ilaratan batu. Bedarrondua iluntzian saretan batu izan da intz puskat eiñenan be.
5. sare, saría. (d). izena. Dolareko sarea. Egurrezkoa Sarian zapaltzen da (mahatsa), amen, barruan. Orra bota, zapaldu ta berdinddu. Don.
sarekára, sarekaría. (c). izena. Sarekada. Arrantzan, sare-kolpe bakoitza. Iru sarekaratan naikua eskaillu arrapau giñuan.
sarétu. (d). da aditza. Eskastu oihala, bitarteak nasaitu ehunari, sare antza hartu, alegia. Izara orrek ziero saretuta dare eta botatzia onena.
sargóri. (b). adberbioa. Se dice del bochorno, del calor sofocante. Gaur sargori dago. Adinekoei ez zaie "egualdi sargorixa" eta horrelakorik entzuten, uste dugunez.
sári, saríxa. (b). izena. Regalo, paga, premio, dote. Amandrian sarixan zaiñ nago./ Etxokonian, itturriko ura ekartzearren, txokolate ontzia izate zan sarixa. Ik. ezkonsári, gabonsári.
sárjento. 1. sárjento, sárjentua. izena. Sarjento. 2. sárjento, sárjentua. (b). adjektiboa. Agintzea (eta era zakarrez) gustatzen zaion gizona. Ori be sarjento majua izan dok bere denporan. Emakumea denean, sarjentona.
3. sárjento, sárjentua. (c). izena. SÁRJENTA, -IA. Bi pieza edo gehiago elkarren kontra estutzeko erabiltzen den tresna. Sargento. Orrek sarjentuak, da bestiak tornilluak. Martin. Txikia denean, tornillo.
sarjéntona, sarjéntonia. (c). adjektiboa. Agintzea (eta era zakarrez) gustatzen zaion emakumea. Gizona denean, sarjento.
sárna, sarnía. (c). izena. Sarna. Gerratian ikusitta najaok ni sarnia; lengusu bat etorri zuan frentetik. Olako bigununetan (atzaparren jaiokeran) jota dana ura darixola, llagauta. Klem.
sarnia baiño txarraua izan. esapidea. Oso txarra izan.
sarpíau. (c). du aditza. Eskuaz edo paletaz paretara porlana edo igeltsua bota. Revocar paredes. Sarpiau? Paretian ola eskuakin ero paletiakin zera bota. Ik. puntapalétau.
sarra-sarra. (b). onomatopeia. Ugaritasunez. Con profusión. Dirua sarra-sarra gastatzen dau./ Orrenian txanpana sarra-sarra eraten da. Euri-zaparradaz ere entzun daiteke. Eurixa sarra-sarra diardu. Ik. arra-árra!, farra-fárra.