Hiztegia
saráketa, saráketia. (d). izena. Lurra saratze lana. Saraketia lan astuna jartzen dok. SARÁKETAN. adb. Saratzen. Goiz guztia saraketan jardun giñuan.
Ik. sarátu.
saranda, sarandia. (d). izena. Errekako harri xehea apartatzeko galbahe erraldoia. Antxe ibiltten zan aura errekan sarandan arrixa pasatzen. Pedro.
sarátu. (d). du aditza. Ezer landatu gabeko soroan azaleko belarrak aitzurrez ebaki. Rozar la tierra. Saratu, azaleko bedarrak ebagi; saraketia izate zuan..., jeneralian, ezer eztauan lekuan saratu eta gero erreturia eitteko lurra batze zuan. Klem. Ik. azálatxurra, erretúra, jorrátu, sarétu.
sarbo, -u, sarbúa. (c). izena. SARGO, -U. gobitis barbátula. Gure erreketan oso ugari zegoen arraintxoa, eskailuaren tamainu ingurukoa, potoloagoa eta finagoa. Sargo Sarbuak geldi-geldi egoten die arripian.
sarbó-éskaillu, sarbó-éskailluak. (d). Sarboak eta eskailuak nahasi. Horrela izendatzen dira sarez harrapatzean nahasian gelditzen direlako, eta jan ere nahasian egiten direlako. Gaur sarbu-eskailluak jauzkau afaltzeko./ Sarbo-eskaillutara joaittuk Ataunera.
sárda. 1. sarda, sardía. (b). izena. Zurezko kirtena eta burdinazko hortz luze eta zorrotzak dituen esku-tresna. Rastro, horca. Artu sardia ta guazen azpixak etaratzera. Bi sarda klase daude nagusiki: hortzak aurrera begira dituena eta behera begira dituena. Lehenari aurrera-sarda edo sarda-zuzen deitzen zaio, eta bigarrenari atzera-sarda edo sarda-oker. Ik. adarsárda. 2. sarda, sardia. izena. (Eibar) Cepillo de limpieza industrial hecho de alambre u otro material.