Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sanokote
sapái
© Ezezaguna
sapái, sapáixa. (b). izena. Sabaia.   Pajar. Baserri gehienetan, belarrondoa eta lastoa gordetzen den teilatu ondoko lekua. Julian sapaixan da bedarrondua botatzen. Ik. ao-sápai, bandíxo, gánbara.
sapéro, saperúa. (c). izena. Artirina edo zaia urarekin nahastuta egiten den orea, oiloei ematen zaiena.   Revuelto hecho de harina de maíz o salvado y agua. Sapero puxkat gertaizu oilluendako. Jaki bat oso likea edo «aretsua» dagoenean konparazio gisa esana: Saperua emoten zeban etara zoskuen legatzak. Inoiz, «zozo, lelo» zentzuan esaten zaie pertsonei: Isildu ari, sapero!
sapo. Ik. zapo.
saráketa, saráketia. (d). izena. Lurra saratze lana. Saraketia lan astuna jartzen dok. SARÁKETAN. adb. Saratzen. Goiz guztia saraketan jardun giñuan. Ik. sarátu.
© Aitor Usobiaga
© Aitor Usobiaga
saranda, sarandia. (d). izena. Errekako harri xehea apartatzeko galbahe erraldoia. Antxe ibiltten zan aura errekan sarandan arrixa pasatzen. Pedro.
sarátu. (d). du aditza. Ezer landatu gabeko soroan azaleko belarrak aitzurrez ebaki.   Rozar la tierra. Saratu, azaleko bedarrak ebagi; saraketia izate zuan..., jeneralian, ezer eztauan lekuan saratu eta gero erreturia eitteko lurra batze zuan. Klem. Ik. azálatxurra, erretúra, jorrátu, sarétu.