Hiztegia
santa-eskále, santa-eskáliak. (d). izena. SANTAGEDA ESKALE, SANTAGEDA BATZEILLE. Santageda eskean dabiltzanak. Ik. Santágeda.
santa-eske, santa-eskia. (c). SANTAGEDA-ESKE. Egun horretan egiten den eskea. Santa-eskia egin biakou aurten be./ Danok urten giñuan santageda-eskera. Santa Ageda eskian, arbi lorak artuta basarrittan mutilak. esaera. (Lar Antz). Udaberri eta negu ona izaten denean.
Santágeda. (c). SANTA AGEDA. Santa Ageda. Otsailaren 5a. santa-eskaliak.
Santa Ageda bezperan santageda batzera irteten dira santageda-batzeille edo santa-eskaliak. Ik. santa-eske. Santágedara eruateko moduan egon. (b). esapidea. Zoratuta egon. Santa Agedan (Gesalibar, Arrasate) zoroetxea dagoenez, horrekin identifikatzen da zorotasuna.