Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
San Juán su
Sán Mátei
Sán Mátei. (a). toponimoa. San Emeterio eta Zeledonioren ermita, Uberako auzoune batean; jaiei "Sán Máteixak" (abuztuak 31). Osintxuko eliza ere santu berberena da, baina hemen "Santo Martirixak" esaten zaie, eta jaiei "Kofraixak".
sáno. 1. sáno, sánua. (b). adjektiboa. Osasun edo egoera onean dagoena.   Sano, -a, saludable. Zuen aitta oso gizon sanua zan gaitza sartu jakon arte./ Sagar sanuak barkara jaso ta ustelak zakuan sartu. Eguraldiaz, egualdi sanua esan ohi da. 2. sano. (b). adberbioa. Sano, no contaminado. Ni sano nago, ta zu? Analisisak eindda daukazu? 3. sáno, sánua. (b). adjektiboa. Sano, -a, franco, -a, de carácter abierto. Mutill alegria ta sanua da. 4. sáno, sánua. (b). adjektiboa. Inoiz "ingenuo", "de pocas luces", "sanidade handikoa" zentzuan entzuten da, sánogixa esaten denean, batik bat. Bape malizia bakua da; sanogixa dala pentsatzen jat. Ik. sanokeríxa. 5. sano egon. (b). esapidea. Burutik sano egon.   Ser cabal, regir bien. I ez ago burutik sano./ Sano dagonak etxok ori eitten. Burutik sano gehienetan. 6. sano egon. (c). esapidea. Uste izan.   Estar en que, estar persuadido de que. Sano neuan gaur zapatua zala./ Sano genden pagauko zoskuela.
sanokeríxa, sanokerixía. (c). izena. Artoberokeria; egin edo esan.   Gansada, gamberrada suave. Ik. sáno.
sanókortxo, sanókortxua. (c). izena. (adierazkorra.) Sanidade handikoa. Aura dok sanokortxua, aura. Ik. sanópotro.
sanokote, sanokotía. (c). izena. Sanidade handikoa. Gure laguna dok, sanokote bat.
sanópotro, sanópotrua. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Kirten xamarra.   Majadero (con una connotación más suave). Aura dok sanopotrua aura, kriston izotza ta manga utsian. Ik. sanókortxo.
Sán Páulo, Sán Páuluak. (c). izen propioa. Uberako jaiak. Urtarrilak 25