Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sámur
san juán lora
san juán lora, san juán loria. (d). izena. . Zanahoria silvestre. San Juan-sortan ipini ohi zen lora hau. Ik. zartáiñ-ipúrdi.
san juan sorta, san juan sortia. (c). izena. San Juan egunez neskatilek eskuan auzoko elizara eramaten duten lore-sorta dotorea. San Juan egunian San Juanera joaten zien neskatillak lora-sortiakin; San juan sortia. Akordatzen naiz Justiñak zelako soiñoko politta eruaten zeban, paparrian erroseta dotoriakin. Klem. san juan sortia izen. esapidea. "Neska politarengatik esaten da. A ze san Juan sortia!" . (Lar Antz).
San Juán Txiki eguna. izen propioa. Abenduak 27, (San Esteban biharamona).
San Jurji. (c). SAN JURGI. San Jurgi eguna (apirilak 23), hurrengo esaera ezagunean agertzen dena.   El día de San Jorge. Arrasaten bada izen hau duen baserri bat. San Jurji, artuak ereitteko goizegi, San Markos, artuak ereindda balegoz. (c). esaera. San Jurji: apirilak 23, San Markos: apirilak 25. Artoak noiz erein behar diren erakusten duen esaera. Tarte estua, benetan.
San Markos. Apirilak 25. Ik. San Jurji.
© BUAko guztiak
San Martzíal. (a). toponimoa. SAN MARTZIEL, SAN MARZÍAL, SAN MARTZAL . Bergarako Goi-auzoan dagoen ermita eta paraje ezaguna. Ekainak 30 da eguna. SAN MARTZIALGO ITTURRIxa. Azaleko gaitzak osatzen zituen fama zuen iturri honek.   La fuente de San Marcial cuya agua tenía fama de curar las enfermedades cutáneas. Gero an, ixipulia ta pasatzeko egote zien ango askan zapi batzuk esegitta, sasixetan esegitta egote zien. Auskalo zeiñek erabilittakuak zien arek, ezta. Eta danok arekin olakuak eitten. Guk zetako zien be ez genkixan. Ori eitte zebela bestiak eta geuk pe bai. Ori prezixua zan eittia. Sot. San Martzialgo iturri berria nola egin zen kontatzen duen istoria irakur daiteke Bergarako euskera liburuan, 340. o. Ik. burdióndo, ixípula. San Pedroz kuku, San Martzialez mutu. (c). esaera. San Pedro eta San Martzial (ekainak 29 eta 30) egun seinalatuak Bergaran. Kukua egun batetik bestera mututzen da San Martzial egun inguru horretan. Parranda bixamonetan ere esan ohi da, eztarria izorratua dagoelako hitz egin ezin denean.
Sán Mátei. (a). toponimoa. San Emeterio eta Zeledonioren ermita, Uberako auzoune batean; jaiei "Sán Máteixak" (abuztuak 31). Osintxuko eliza ere santu berberena da, baina hemen "Santo Martirixak" esaten zaie, eta jaiei "Kofraixak".