San Martzíal

© BUAko guztiak
San Martzíal. (a). toponimoa. SAN MARTZIEL, SAN MARZÍAL, SAN MARTZAL . Bergarako Goi-auzoan dagoen ermita eta paraje ezaguna. Ekainak 30 da eguna. SAN MARTZIALGO ITTURRIxa. Azaleko gaitzak osatzen zituen fama zuen iturri honek.   La fuente de San Marcial cuya agua tenía fama de curar las enfermedades cutáneas. Gero an, ixipulia ta pasatzeko egote zien ango askan zapi batzuk esegitta, sasixetan esegitta egote zien. Auskalo zeiñek erabilittakuak zien arek, ezta. Eta danok arekin olakuak eitten. Guk zetako zien be ez genkixan. Ori eitte zebela bestiak eta geuk pe bai. Ori prezixua zan eittia. Sot. San Martzialgo iturri berria nola egin zen kontatzen duen istoria irakur daiteke Bergarako euskera liburuan, 340. o. Ik. burdióndo, ixípula. San Pedroz kuku, San Martzialez mutu. (c). esaera. San Pedro eta San Martzial (ekainak 29 eta 30) egun seinalatuak Bergaran. Kukua egun batetik bestera mututzen da San Martzial egun inguru horretan. Parranda bixamonetan ere esan ohi da, eztarria izorratua dagoelako hitz egin ezin denean.