Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
salbadore
sáltanduan
salbadore, salbadoría. (b). izena. Salbatzailea.   Salvador. Sin. salbatzáille.
sálbaje, sálbajia. (b). adjektiboa. Salvaje. Mutikotan salbaje utsa zan.
salbajekerixa, salbajekerixia. (b). izena. Salvajada.
salbákonduto, salbákondutua. (d). izena. Gerra denboran-eta batetik bestera ibiltzeko behar zen txartela.   Salvoconducto. Salbakondutua biar izeten zan Bergara juteko be. Ben.
salbatzáille, salbatzaillía. (b). izena. Salvador. Sin. salbadore.
salbáu. (a). da-du aditza. Salvar(se).
salbazíño, salbaziñúa. (b). izena. Salvación. Eranai lagatzia izan zan aren salbaziñua.
Sálbe, Sálbia. (c). izena. Amabirjinaren ohorezko kantua eta elizkizuna, jai bezperetan eta egin ohi dena.   La Salve. Gero illuntzian Salbia. Eta Salberako etorte zien kriau ta kriada zeren danak. Sot./ Errezau daigun salbe bat. Azen.: salbía ere bai.
sálda. 1. salda, saldía. (a). izena. Caldo. Artukou salda bero bat? Porru-salda, oillo-salda, etab. 2. salda, saldía. (c). izena. Burdina irakina.   Metal fundido, colada. Altos Hornosen iru lagun il zien gaiñera saldia jausitta. Sin. burdiña-salda, koláda.
salda-gizon, salda-gizonak. (d). izena. (Oñati) "Hombres ahorradores, que gastan poco." (Izag Oñ).
sáldu. (a). du aditza. Vender. sálduta gerátu. (b). esapidea. Babesik gabe geratu. Porterua salduta laga juen defensak./ Karteria galdu ezkero salduta geratzen za. saltzeko ez euki. (b). esapidea. Zerbait edo norbait estimatu izan. Ez pentsau anaia saltzeko daukanik.
saleríxa, salerixía. (c). izena. Epidemia. Epidemixia; gaixo baten epidemixia, salerixia. Gripe salerixia ero, elgorrixana ero. Klem./ Gripe salerixia dabill demasa. Adinekoek esaten dute baina gazteek ez dute ikasi; orain "epidemixa" entzun ohi da.
sálga, salgía. (d). adjektiboa. Bitarte zabalekoa; ehunduraz esana.   Poco espeso, ralo, tratándose de cedazos, paños, sacos, etc. Bi bae klase zittuan, bata salgatxuaua, zai zabala bakarrik kentze zebana, basilloria eitteko, ta bestia estuaua ogi zurixandako. Klem./ Jertse ori oso salgia da./ Pulpa-zakuak oso salgak izaten die. Ik. basíllora.
sálida. 1. sálida, sálidia. (a). izena. Salida. 2. sálida, sálidia. (d). izena. Hiletaren ondorengo meza.
salíente, salíentia. (d). adjektiboa. Harroskoa, jaikia. Aranburuko mutilla saliente samarra ei da.
sálo, -u, sálua. (d). adjektiboa. "Se dice de un animal que come vorazmente. Salo jan: comer vorazmente." (Izag Oñ). "El voraz, el tragón." (Izag Antz). Salo jaten eben txakurrak, astebetian gosiak euki euen-eta. (Izag Oñ).
salsáfoe, -i, salsafóia. (d). izena. SAXOFOI. Saxofón. Salsafoia jote zeban bandan. Orain SAXOFOI.
salsafonísta, salsafonistía. (d). izena. SAXOFONISTA. Saxofonista.