Hiztegia
sálda. 1. salda, saldía. (a). izena. Caldo. Artukou salda bero bat? Porru-salda, oillo-salda, etab. 2. salda, saldía. (c). izena. Burdina irakina. Metal fundido, colada. Altos Hornosen iru lagun il zien gaiñera saldia jausitta. Sin. burdiña-salda, koláda.
sáldu. (a). du aditza. Vender.
sálduta gerátu. (b). esapidea. Babesik gabe geratu. Porterua salduta laga juen defensak./ Karteria galdu ezkero salduta geratzen za.
saltzeko ez euki. (b). esapidea. Zerbait edo norbait estimatu izan. Ez pentsau anaia saltzeko daukanik.
saleríxa, salerixía. (c). izena. Epidemia. Epidemixia; gaixo baten epidemixia, salerixia. Gripe salerixia ero, elgorrixana ero. Klem./ Gripe salerixia dabill demasa.
Adinekoek esaten dute baina gazteek ez dute ikasi; orain "epidemixa" entzun ohi da.
sálga, salgía. (d). adjektiboa. Bitarte zabalekoa; ehunduraz esana. Poco espeso, ralo, tratándose de cedazos, paños, sacos, etc. Bi bae klase zittuan, bata salgatxuaua, zai zabala bakarrik kentze zebana, basilloria eitteko, ta bestia estuaua ogi zurixandako. Klem./ Jertse ori oso salgia da./ Pulpa-zakuak oso salgak izaten die.
Ik. basíllora.
sálida. 1. sálida, sálidia. (a). izena. Salida.
2. sálida, sálidia. (d). izena. Hiletaren ondorengo meza.
sálo, -u, sálua. (d). adjektiboa. "Se dice de un animal que come vorazmente. Salo jan: comer vorazmente." (Izag Oñ). "El voraz, el tragón." (Izag Antz).
Salo jaten eben txakurrak, astebetian gosiak euki euen-eta. (Izag Oñ).