Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sakapon
saláundi
saláundi, saláundixa. izena. Sala handia. Gure baserrian hala deitzen zaio logela handienari. Salaundixan otz eitten dau.
salbadore, salbadoría. (b). izena. Salbatzailea.   Salvador. Sin. salbatzáille.
sálbaje, sálbajia. (b). adjektiboa. Salvaje. Mutikotan salbaje utsa zan.
salbajekerixa, salbajekerixia. (b). izena. Salvajada.
salbákonduto, salbákondutua. (d). izena. Gerra denboran-eta batetik bestera ibiltzeko behar zen txartela.   Salvoconducto. Salbakondutua biar izeten zan Bergara juteko be. Ben.
salbatzáille, salbatzaillía. (b). izena. Salvador. Sin. salbadore.
salbáu. (a). da-du aditza. Salvar(se).
salbazíño, salbaziñúa. (b). izena. Salvación. Eranai lagatzia izan zan aren salbaziñua.
Sálbe, Sálbia. (c). izena. Amabirjinaren ohorezko kantua eta elizkizuna, jai bezperetan eta egin ohi dena.   La Salve. Gero illuntzian Salbia. Eta Salberako etorte zien kriau ta kriada zeren danak. Sot./ Errezau daigun salbe bat. Azen.: salbía ere bai.
sálda. 1. salda, saldía. (a). izena. Caldo. Artukou salda bero bat? Porru-salda, oillo-salda, etab. 2. salda, saldía. (c). izena. Burdina irakina.   Metal fundido, colada. Altos Hornosen iru lagun il zien gaiñera saldia jausitta. Sin. burdiña-salda, koláda.