Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sáats
saiátu
saiátu. 1. saiatu. (c). da aditza. Ahalegindu.   Esforzarse. Gauza bat irabazteko saiatu egin bia da. Klem./ Ezta asko saiatzen eskolan. Etxera berandu joan izan garenean zera entzun izan dugu: Gaur saiatu zate kale alde ortan. Ant. alegínddu. 2. saiatu, saiatúa. (c). adjektiboa. Asko saiatzen dena.   Diligente. Ezta listua baiña bai oso saiatua.
© Jaione Isazelaia
sáieski, sáieskixa. (b). izena. Carne de costilla. Gaur saieskixa daukau labian erreta.
saiétera. (Aramaio) SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.).
© Jaione Isazelaia
1. saiétera, saiéteria. (d). izena. SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). Zenbait dorretxe eta antzinako eraikuntzatako leihatila estua.   Saetera. Saieterak, itxuria, andik fletxak botatzeko zien./ Etxiak eta be lenaoko zerak alako txirristura batzuk eukitze jittuen, bentanak pez, olako saietara ero txirristura bat. Klem.
2. saiétera, saiéteria. (d). izena. SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). Teilatura igotzeko eta argia sartzeko balio duen leihoa. Orrek teillatura ixotzeko, saiataria. Len geixao zeren, asko kendu ein ddie orrek. Don. Azen.: Don.ek saiataría dio. Ik. atesaiétera.
sáiets. 1. saiets, saiétsa. (b). izena. Costilla. Arbolatik jausi tta iru saiets apurtuittu. Ik. sáieski. 2. saiets, saiétsa. (d). izena. Barrika osatzen duten ohol bihur bakoitza.   Duela. Ik. úztau.
© Anaje Narbaiza
3. saiets, saiétsa. (d). izena. Etxegintzan, postetik frontalera ezartzen diren egurrezko beso okerrak. Ari saietsa. Saiets bana ipiniko jau. Egurra kurbakua billau berai inddarra eitteko-ta. Don. Ik. áspa, beso, txarrantxa.
sáietsetako, sáietsetakua. (c). izena. Saihetsetako kolpea. Nik artu juat saietsetakua manibelakin.
saill, sáilla. (b). izena. Lur zatia.   Terreno, trozo de terreno. Errekiaz bestaldetik pe badaukau saill bat./ Ni obetik jaiki orduko sailla zeukan ebáitta./ Arto-sailla apurtu dau beixak. Saill bat daukagula halako lekutan esaten denean, lur-zati baten jabe garela diogu, eta halako lekutan sail bat ebaki dugula badiogu, lur-zatiaren puxketa bat ebaki dugula. Azkenengo esaldian ez da ulertzen behiak arto-sail osoa apurtu duenik, pusketa bat baizik.