Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
rúbixo, -a
sagú-apixa
sagú-apixa, sagú-apixia. (b). izena. Nido de ratones. Segadoria errez trabatzen da sagu-apixekin.
© Josu Okina
saguítxu, saguitxúa. (c). izena. SATITXU. Sagu-itxua, satitxua; belardietan ibiltzen den sagu txiki muturzorrotza.   Musaraña. Saguitxuak, muturluze orrek. Klem. Sin. satero (Eib.). Sin. sator-sagu. Ik. lur-ságu.
sagú-tranpa, sagú-tranpia. (b). izena. XAGU-TRANPA. Trampa para atrapar ratones. Erosizu Erratzunian sagu-tranpia.
© Joxerra Aihartza
sagúzar, sagúzarra. (c). izena. XAGUZAR, XAGUXAR. Murciélago. Azen.: ságuzar ere bai.
sai, saixe. izena. (Leintz) Buitre. Sin. buetra. Sin. arrano, buítre.
saiátu. 1. saiatu. (c). da aditza. Ahalegindu.   Esforzarse. Gauza bat irabazteko saiatu egin bia da. Klem./ Ezta asko saiatzen eskolan. Etxera berandu joan izan garenean zera entzun izan dugu: Gaur saiatu zate kale alde ortan. Ant. alegínddu. 2. saiatu, saiatúa. (c). adjektiboa. Asko saiatzen dena.   Diligente. Ezta listua baiña bai oso saiatua.
© Jaione Isazelaia
sáieski, sáieskixa. (b). izena. Carne de costilla. Gaur saieskixa daukau labian erreta.
saiétera. (Aramaio) SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.).
© Jaione Isazelaia
1. saiétera, saiéteria. (d). izena. SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). Zenbait dorretxe eta antzinako eraikuntzatako leihatila estua.   Saetera. Saieterak, itxuria, andik fletxak botatzeko zien./ Etxiak eta be lenaoko zerak alako txirristura batzuk eukitze jittuen, bentanak pez, olako saietara ero txirristura bat. Klem.
2. saiétera, saiéteria. (d). izena. SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). Teilatura igotzeko eta argia sartzeko balio duen leihoa. Orrek teillatura ixotzeko, saiataria. Len geixao zeren, asko kendu ein ddie orrek. Don. Azen.: Don.ek saiataría dio. Ik. atesaiétera.
sáiets. 1. saiets, saiétsa. (b). izena. Costilla. Arbolatik jausi tta iru saiets apurtuittu. Ik. sáieski. 2. saiets, saiétsa. (d). izena. Barrika osatzen duten ohol bihur bakoitza.   Duela. Ik. úztau.
© Anaje Narbaiza
3. saiets, saiétsa. (d). izena. Etxegintzan, postetik frontalera ezartzen diren egurrezko beso okerrak. Ari saietsa. Saiets bana ipiniko jau. Egurra kurbakua billau berai inddarra eitteko-ta. Don. Ik. áspa, beso, txarrantxa.