Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ra
régla
régla. 1. régla, réglia. (b). izena. Regla. Kartaboia ta reglia eruateko esan doste. 2. régla, réglia. (b). izena. Menstruación. Sin. illéko.
© Jaione Isazelaia
reigrás, reigrasa. (c). izena. . lolium perenne.. Reigrás. Berez ere sortzen da baina belar mota hau ereinda hartu izan da ganajatekotarako.
réineta, réinetia. (b). izena. Errege-sagarra.   Reineta. Aurten reinetiak asko emun dau. Bi reineta klase ezagutu ditugu: REINETA ZURIxa, kolore berdekoa, eta REINETA BELTZa, kolore marroi ilunekoa. Sin.errezil sagar. Sin. errége ságar.
rekomendaziño, rekomendaziñúa. (b). izena. Recomendación. Aittasantuan rekomendaziñuakin be ezta salbauko!
rékto, réktua. (c). adjektiboa. Zuzena; pertsonez erabilia. Oso rektua zuan zuen aittajuna; rektogixa, aukeran. Sin. zuzen.
repetezíño, repeteziñúa. (c). izena. Herriko edo auzoko jaiak pasatu eta hurrengo igandean egiten den festa.   Repetición de fiesta. Len, jaixak pasau arren, beti geratzen zan repeteziñua.
repúblika, repúblikia. (c). izena. Errepublika, 1931-36 aroa, batik bat. Da gu an gendela republikia zertu zan. Neikua negar ein zeben arek orduan. Nere aiztia izen zan erregei laguntzen, errege despeditzen estaziñuan, nausixekin joanda. Viva la república vasca, konforme eztaonak ein daixela ipurdian aska. esaera. "Hau esaten omen zuen Antzuolar xelebre batek." (Lar Antz).