Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
púntero
púsillo
púsillo. 1. púsillo, púsillua. (c). izena. Ampolla producida por quemadura, principalmente. Olixo erria jausitta eskugaiña pusilloz beteta dauka. Lanagatik eskuetan sortzen diren anpollei edo oinetakoek ateratzen dituztenei baba, ez pusillo. komentario 1 2. púsillo, púsillua. (c). izena. Euriak inoiz putzuetan ateratzen dituen puxikak.   Globitos que produce a veces la lluvia en los pozos. Intxaurrak lakotxe pusilluak etaratzen jittuk zaparrariak.
pusillótu. (c). zaio aditza. Pusiloz bete.   Llenarse de pústulas. Olixo erria jausi jatan eta esku-gaiña ziero pusillotuta daukat.
pusk-. Horrela hasten diren berbak puxk-. ahoskatzen ditu jende gehienak, baina ez guztiak. Gauza bera gertatzen da pisk- (pixk-)hasten direnekin Ik. puxká bat.
púta. 1. puta, putía. (b). izena. Puta, prostituta. Putia, piñu-momorrua eta guardazibilla ez ei da sekula faltako. (c). esaera. Esaera ez oso zaharra. putátan. (c). adberbioa. En putas. Gogorra zuan aura putatan. Ik. putáta. putatára joan. (c). esapidea. Ir de putas. Bein joan giñuztan Bilbora putatara, eta... 2. puta, putía. (b). adjektiboa. (lagunartekoa.) Gizonez, maltzurra, tranposoa, adar-jotzailea. Oreja oso putia dok pelotan./ I aiz putia, i. Jakiñian etxakola gustatzen oillaskoik eta oixe ipiñi. 3. puta, putía. (c). adjektiboa. Zaila, alua. Aldapa putia jaok Elgetara./ Lan putia dok teillatukua.
puta bédar, puta bedárra. (d). izena. . PUTA LORA. Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Lehenengo irteten direnak omen dira, San Jose lorak baino lehenago. Erreka bazterretan eta ura ugari dagoen tokietan egiten dira normalean. Kukufrakaren antz handia du oso, baina poltsa moduko hori handiagoa du puta bedarrak.