Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
puf!. (b). onomatopeia. Nekea, ezjakintasuna, asperdura edo higuina adierazten duen espresioa.   Expresión de agobio. Puf! Oiñ asi zaitte deberiak eitten./ Puf!, batek daki zeiñek ein daben hori. (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
púja, pújia. (c). izena. Lakatz berria.   Brote, ramita joven. Oiñ arbolia porau ezkero udabarrixan puja galantak etarakoittu. Ik. kímu.
© Iñaki Arana
pujámante, pujámantia. (d). izena. PUJAMENTE. Perrak jarri aurretik oinetan animaliak dituen gogortasunak moztu eta leuntzeko tresna.   Pujavante. Kaskue pujamantiez apurtxo bat garbittu itten dotsau ganauei tta, ta gero ba norberak ikusi birau nun euki leikien min. Bix.
pujáu. 1. pujáu. (d). dio aditza. Disputar un objeto de compra: un caserío, un terreno, etc. Uezabak basarrixa saltzeko ipiñi zebanian, errenteruei erriko medikuak pujau zotsen./ Pujau ein jostak. Batek amar eskiñi jao eta bestia etorri albotik eta amaika neuk emungo juat. Pujau ein jostak beixa ero astua. Don. 2. pujáu. (d). dio aditza. Disputar la novia o el novio a alguien. Ia ezkontzera zoiazela Agarreko Patxik nobixia pujau jotsan gure Pelloi./ Ondo ezpok zaintzen, neuk pujaukostat. Ik. pretendídu.
pulmóe, -i, pulmóia. (a). izena. PLUMÓE, -I. Pulmón. PLUM Ik. bíri.
pulmóiko, pulmoikúa. (d). izena. PLUMÓIKO. Birikietako gaitza. Tuberculosis. PLUM Ik. petxúko.
pulmoníxa, pulmonixía. (b). izena. PLUMONIXA. Pulmonía. Usenak izeten zien, oiñ indiziñuak die baiña. Geixotzen zanian plumonixakin-da, usenak zanetan ipintzen zittuen. Ben. Oso adinekoek PLUMONIXA diote. PLUMONÍXA D Ik. fábrika.