Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
probáu
puerto
probáu. 1. probáu. (a). du aditza. Probar. Un trabajo, una comida o bebida, etc. Eztau sekula langostaik probau./ Probau barik ezta jakitten. Intentatu, ahalegina egin zentzuan: aprobau edo aprobia eiñ, eta ahoko gauzak edo lan bat: probau. Baina aspaldian biak nahasi samar erabiltzen dira. Ik. apróbau. 2. probáu. (b). du aditza. Frogatu.   Probar aportando pruebas. Juiziuan probauta geldittu ei zan etzeukala kulpaik.
probétxu, probetxúa. (b). izena. PRÓTXU. Onura.   Provecho. Probetxu gutxiko lanetan ibiltze gaittuk beti./ Konejuekin eztozu etarako protxu aundirik. Gure aitajaunak bigarren erara esaten zuen beti: protxu. Onurak bestelako esanahiak ditu gure inguruan. Ik. onúra.
probetxúko, probetxukúa. (b). izenlaguna. PROBETXÚZKO. De provecho, provechoso. Juntaizua ta kristua ugari jabillek, baiña probetxuko lan asko ein dabenik etxok emuten./ Baten batendako probetxukua balitz be, tira.
próbintzia, próbintzia. (a). izena. Provincia.
próblema, próblemia. (a). izena. Problema. Zelako problemia jarri jakon. lepagaiñeko problema, lepagaiñeko problemia. izena. (eufemismoa.) "Arazo psikologikoa." (Lar Antz).
prófeta, prófetia. (d). izena. Fantasiako pertsonaia misteriotsua, gauez atea jo eta horrelakoak egiten dituena. Baten batek atia jo zebala gabian eztakit nun, da urten zebela ta iñor etzala agiri tta. “A, zera izengo zuan, profetia izengo zuan”. Gauzak jakitteko-ta arek lagatzen zebala abixua-ta. Don. Gauza gehiago jakin nahiko genuke pertsonaia honi buruz.
prógrama, prógramia. (a). izena. Programa.
próiektu, -o, próiektua. (a). izena. Proyecto.
promésa, promesía. (b). izena. Promesa. Ama biar doia Arantzazura promesia betetzera. Ama Birjinari, San Antoniori eta abarri egindakoez, batik bat. Beste testuinguruetan ainddutakua, berbia eta gisakoak esaten dira, eta nekez promesia.
propáganda, propágandia. (b). izena. Publicidad, propaganda. Kotxien propaganda ugari ikusten da telebisiñuan./ Eleziñotako propagandaz beteta dare buzoiak. Merkatal publizitateaz hitz hau erabili izan da oraintsu arte, baina gaur egun «publizitate» onetsi da, eta barregarri samarra iruditzen zaio orain zenbaiti zentzu honetan esatea.
própiña, própiñia. (a). izena. Propina. Zer, amandriak emon dotsu propiñia? Ik. éskupeko.
proporziño. 1. proporziño, proporziñúa. (c). izena. Proporción. Porlana ta ura ze proporziñotan bia da morterua eitteko? 2. proporziño, proporziñúa. izena. Aukera.
prosozíño. 1. prosoziño, prosoziñúa. (b). izena. Procesión. 2. eta ze prosozíño!. (c). Eta ze otxokuarto.   Qué puñetas. Ze sindikato ta ze prosoziño, nik neuk nai dotena eitte juat. Sin. eta ze otxókuarto!.
protálora, protáloria. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Buruko eta begiko mina kentzeko eta zauriak sendatzeko erabiltzen omen da.
protéstante. 1. protéstante, protéstantia. (b). adjektiboa. Erlijio protestantekoa. 2. protéstante, protéstantia. (b). izena. Protestaka dabilena (umorezkoa). Zu protestante majua eindda zare aspaldixan./ Ze jiñuek pa protestantiok? Oin be eztittuk konforme egongo.
protéstau. (a). du aditza. Protestar.
públiko, públikua. (b). izena. Público. públikuan. (b). adberbioa. En público. Da danen publikuan abadia plantau ei jakon konfesau ero, beran asoluziñua emun ero, eitteko ero, ta. Hil. (AA BergEus). DANEN PUBLIKUAN dio Hilarik, "denen aurrean" zentzuan.