Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
priji-arraiñ
probétxu
priji-arraiñ, priji-arraiña. (Eibar) "Prijitzeko erabiltzen den arraina. Priji-arraiña, astiro maixan izatera, jatekorik gozuenetakua.
prímera, prímeria. (c). adjektiboa. PRIMERAKO, -UA. Se decía de la carne de primera. Or daukazun ori ze da, primeria ala segundia? . Ik. prímeran.
prímerako. 1. prímerako, prímerakua. (b). izenlaguna. Oso ona. Primerako egualdixa dago. 2. prímerako, prímerakua. (c). izenlaguna. Se dice del entierro de primera categoría. Primerako entierrua zanian bai beintzat; zestuakin olako kukumarro moduko zer bat jantzitta auzoko neskak. Klem. 3. prímerako. Ik. prímera.
prímeran. 1. prímeran. (b). adberbioa. Oso ondo.   Divinamente, estupendamente. Primeran ibili giñan Portugalen. 2. prímeran. (b). adberbioa. Trenean lehenengo kategoriako bagoian. Primeran ala segundan etorri zate? 3. prímeran. (b). adberbioa. Futbolean lehenengo dibisioan. Primeran dago Reala. Ik. ségundan, térzeran. 4. prímeran. (b). adberbioa. Lehen martxan ibilgailua. Primeran igo dot aldapia.
priméro sáltoka, priméro sáltokia. (d). Bat makurtu eta besteak gainetik salto egiten zuen; hori makurtuta geratu eta beste batek salto egin. Hala ilaran katea osatzen zen. Ik. zapósaltoka.
prímizia, prímiziak. (d). izena. Primicias. Pluralean. Ik. amárrenak eta prímiziak.
príntzesa, príntzesia. (b). izena. Princesa. Inglaterrako printzesia emuten don. Neskatilengatik esan ohi da maitekiro. Ze moduz ete dabill gure printzesia?
printzípal. 1. printzipal, printzipála. (b). izena. Lo principal. Galdu ala irabazi, etxera sano etortzia dok printzipala. 2. printzipal. (d). adberbioa. Batik bat, nagusi. Orduan emen zazpi-zortzi urtera ezkero soora ta, lana izeten zan printzipal, beste kontuik etzan eoten orduan emen. JJp.
prinzipíxo, prinzipixúa. (c). izena. El plato fuerte de una comida, el principio. Asteko arrain-zopia, ta prinzipixua, berriz, oillaskua. Sin. gaiñerako.
príxa, príxia. (a). izena. Prisa. -Gaur atsaldian izan bi da derrior. -Mundua biribilla da eta luzia. esaera. "Presaka dabilen bati esaten zaio, gauzak egiteko geroago ere denbora eta aukera izango direla adierazteko, mundua ez dela horregatik bukatuko." (Lar Antz). Beti prixaka ta beti aillegau ezindda. esaera. Beti arrapataka. Beti prixaka ta beti aillegau ezindda.(Lar Antz). Ik. arrápataka. príxaka. (a). adberbioa. Presaka. Beti prixaka ta beti berandu.
príxako, príxakua. (c). izenlaguna. Presa duena.   Urgente. Bilborako prixako karta bat ei zan.
próba, probía. (b). izena. Dema.   Prueba de arrastre de piedra. Iri-probia dago Erremu-zapatu egunian./ Probatik eztau bizimoduik etarako./ Gaztetan proban ibilittakua dok. Proban eiñ, ibilli... Ik. asto-próba, gizon-próba, iri-próba.
probáko iri, probáko irixa(k). izena. PROBA-IRI. Probarako prestatuak dauden idiak. Narbaiza-goikuan euki zittuen probako irixak./ Albergia arrizkua osua ei da, jasota iru pare irikin; proba-irixak, karretero, bolante aundixakin. Hil.
probalári, probalaríxa. (c). izena. Idiekin proban jarduten duena. Probalari amorratua da Luisen anaia.
probáleku, probálekua. (b). izena. Probarako lekua.   Recinto destinado a arrastre de piedra. Santa Maiña ostian zeuan probalekua.
probárri, probárrixa. (c). izena. PROBÁ ÁRRI. Proban erabiltzen den harria.   La piedra que se arrastra en las pruebas. probarrixa baiño astunaua izan. esapidea. Oso astuna izan.
probáu. 1. probáu. (a). du aditza. Probar. Un trabajo, una comida o bebida, etc. Eztau sekula langostaik probau./ Probau barik ezta jakitten. Intentatu, ahalegina egin zentzuan: aprobau edo aprobia eiñ, eta ahoko gauzak edo lan bat: probau. Baina aspaldian biak nahasi samar erabiltzen dira. Ik. apróbau. 2. probáu. (b). du aditza. Frogatu.   Probar aportando pruebas. Juiziuan probauta geldittu ei zan etzeukala kulpaik.