Hiztegia
astó-bánasta, astó-bánastak. (c). izena. Astoari gainean alde bietara jartzen zaizkion saskiak. Cestas que se le colocan al burro a los lados de su espalda. Ipursaltoka asi zan astua, marmittak lurrera ta asto-banastak tripapera.
Sin. astozara (Eib.). Ik. asto-txalma.
asto-básta, asto-bastía. (c). izena. Astoari banastak edo beste zerbait jarri aurretik bizkarrean ipintzen zaion almoada antzekoa. Albarda, especie de almohadilla que se coloca sobre el lomo de los burros. Asto-bastia ondo lotu ezian, alperrik da banastak lotzen astia. Sin. albarda, básta.
astóbelarri, astóbelarrixak. (d). izena. . Ez dugu lortu izen zientifiko eta erdarazkorik. Zuztar beltza, asto belarrien tankerako hostoak eta krabelinaren itxurako lore horiak dituen landarea.
astóill, astóilla. (d). izena. (adierazkorra.) Maiatza. Astoak altan egon ohi direlako. Ik. katúill, máietz.
astókan, astokána. (c). izena. Okantximiloa baino handiagoa eta klaudia baino txikiagoa den okarana. Heldutakoan kolore urdina hartzen du.
astokárdu, astokardúa. (c). izena. . Dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco. Sin. kárdulatz, sorgín-órrazi.
Ástoko. (d). ÁSTAKO. Ipuinetan astoaren pertsonifikazioa. En los cuentos, personificación del burro. Beiñ juntau die Astoko, Otsoko ta Mandoko.
astólan, astolána. (c). izena. ASTOBIAR (EIB.). Lan astuna, nekosoa. Trabajo que requiere mucho esfuerzo. Ire aittajuna basuan makiña bat astolan einddakua dok.
astoperréjill, astoperrejílla. (d). izena. . ASTAPERREJILL. Petroselium hortense. Lore zuriduna eta perrexil itxurakoa. Bide bazterretan, horma barrenetan, baserri inguruetan, hazten da. Kirten lodi eta barrutik hutsa du eta askotan pertsona baino handiagoa hazten da.
astopotxotxo. "Bruto, edozer gauza edonoren aurrean esaten duena, konplejorik gabekoa eta bost ajola zaiona." (Lar Antz).
astó-sílla, astó-síllia, -ak. (d). izena. Astoari gainean jartzen zaizkion egurrezko angailak. Ik. ángailla, txálma.
astosóka, astosokía. (d). izena. Astoari banastak eta lotzeko soka. Eskusokak iru metro t´erdittik laura, eta gero astosokia, astuan banastak eta lotzekua, aura sei bat metro ingurukua. Sendoera berdiñian baiña luziaua. Don.
Ik. eskusóka.
astó-toki, astó-tokixa. (c). izena. Bergarako kalean zegoen baserritarren astoak edukitzeko estalpea Burrería. Plazara tratuakin zetozen basarrittarrak asto-tokixan lotzen zeben astua.
Kaletarrek burrerixía ere deitzen zioten.