Hiztegia
prestuez, prestueza. adjektiboa. (Antzuola) "Geldirik egoten ez dakien pertsona. Atsaldian bos bidar jaikiko zan maittik, ori da prestueza izatia. Sin. geldígor.
pretendídu. aditza. 1. pretendidu. (b). du aditza. Pretender. Lan orrekin eztozu pretendiduko aberastia? 2. pretendídu. (c). du aditza. Nobio edo nobiatarako nahi. Pretender para novio, -a. Lenao be pretendidu niñuan Joxe Ramonek, baiña gaztegixa nitzala esan notsan. Klem.
Ik. pujáu.
prézixo. (c). adberbioa. Precisamente. Eztok prezixo nik billatzen nebana, baiña balio dost.
prezixo izan. (c). da aditza. PRÉZIXUA IZAN. Derrigorrezkoa izan. Ser preciso, necesario. Biar bidegintzia jaukau baiña eztok prezixo i etortzia./ Prezixo zan umia jotia orregatik bakarrik?/ Ni aurrian egotia prezixua bada diar eidazu.
priji-arraiñ, priji-arraiña. (Eibar) "Prijitzeko erabiltzen den arraina. Priji-arraiña, astiro maixan izatera, jatekorik gozuenetakua.
prímera, prímeria. (c). adjektiboa. PRIMERAKO, -UA. Se decía de la carne de primera. Or daukazun ori ze da, primeria ala segundia? . Ik. prímeran.
prímerako. 1. prímerako, prímerakua. (b). izenlaguna. Oso ona. Primerako egualdixa dago.
2. prímerako, prímerakua. (c). izenlaguna. Se dice del entierro de primera categoría. Primerako entierrua zanian bai beintzat; zestuakin olako kukumarro moduko zer bat jantzitta auzoko neskak. Klem.
3. prímerako. Ik. prímera.
prímeran. 1. prímeran. (b). adberbioa. Oso ondo. Divinamente, estupendamente. Primeran ibili giñan Portugalen.
2. prímeran. (b). adberbioa. Trenean lehenengo kategoriako bagoian. Primeran ala segundan etorri zate? 3. prímeran. (b). adberbioa. Futbolean lehenengo dibisioan. Primeran dago Reala. Ik. ségundan, térzeran. 4. prímeran. (b). adberbioa. Lehen martxan ibilgailua. Primeran igo dot aldapia.
priméro sáltoka, priméro sáltokia. (d). Bat makurtu eta besteak gainetik salto egiten zuen; hori makurtuta geratu eta beste batek salto egin. Hala ilaran katea osatzen zen. Ik. zapósaltoka.
príntzesa, príntzesia. (b). izena. Princesa. Inglaterrako printzesia emuten don. Neskatilengatik esan ohi da maitekiro. Ze moduz ete dabill gure printzesia?
printzípal. 1. printzipal, printzipála. (b). izena. Lo principal. Galdu ala irabazi, etxera sano etortzia dok printzipala.
2. printzipal. (d). adberbioa. Batik bat, nagusi. Orduan emen zazpi-zortzi urtera ezkero soora ta, lana izeten zan printzipal, beste kontuik etzan eoten orduan emen. JJp.
prinzipíxo, prinzipixúa. (c). izena. El plato fuerte de una comida, el principio. Asteko arrain-zopia, ta prinzipixua, berriz, oillaskua. Sin. gaiñerako.
príxa, príxia. (a). izena. Prisa.
-Gaur atsaldian izan bi da derrior. -Mundua biribilla da eta luzia. esaera. "Presaka dabilen bati esaten zaio, gauzak egiteko geroago ere denbora eta aukera izango direla adierazteko, mundua ez dela horregatik bukatuko." (Lar Antz). Beti prixaka ta beti aillegau ezindda. esaera. Beti arrapataka. Beti prixaka ta beti aillegau ezindda.(Lar Antz).
Ik. arrápataka. príxaka. (a). adberbioa. Presaka. Beti prixaka ta beti berandu.
próba, probía. (b). izena. Dema. Prueba de arrastre de piedra. Iri-probia dago Erremu-zapatu egunian./ Probatik eztau bizimoduik etarako./ Gaztetan proban ibilittakua dok. Proban eiñ, ibilli... Ik. asto-próba, gizon-próba, iri-próba.
probáko iri, probáko irixa(k). izena. PROBA-IRI. Probarako prestatuak dauden idiak. Narbaiza-goikuan euki zittuen probako irixak./ Albergia arrizkua osua ei da, jasota iru pare irikin; proba-irixak, karretero, bolante aundixakin. Hil.
probalári, probalaríxa. (c). izena. Idiekin proban jarduten duena. Probalari amorratua da Luisen anaia.