Hiztegia
premúntau. (d). aditza. Permutar, cambiar. Premuntau ein zeben bidia, premuntau, kanbixau: bidia emun guk bestiak beste terreno bat emutiarren. Don. Ik. elizbíde.
prenda. 1. prenda, prendia. (b). izena. Prenda. Zertarako artu dozu ainbeste prenda bi egun pasatzeko? 2. prenda, prendia. (b). izena. (adierazkorra.) Elementua. I aiz prendia!/ Prenda edarra eindda jaok aura.
prénsa. 1. prensa, prensía. (c). izena. Dolarea. Ankekin ero eskubara buruakin ero zeozekin puxkat zukutu, geo prensiakin artzeko obeto. Don. Ik. dolára. 2. prensa, prensía. (c). izena. Gaztaia estutzeko aparatua. Prensan sartu, gero prensan eukitzeittut, goizian einddakuak gaberarte eta gabian einddakuak goizerarte. Enr.
3. prensa, prensía. (c). izena. Estutzeko balio duen arotzeria-lanabesa. Prensa Prensia gauza askotarako. Formika bat, gauza bat peau biar bajatzu, o beste txapa bat, ba prensan sartu biozu. Martin.
prepáratibo. 1. prepáratibo, prepáratibua. (c). izena. Zerbaiterako prestakuntza, antolakuntza. Preparativo. Jaixetarako preparatibuak asitta dare Bergan./ Ni, preparatibo geixao barik, enoia domekan gonbidautzaik eittia.
2. prepáratibo, prepáratibua. (c). Apainketa fisikoa. Orrek ordubete bia dau espilluan aurrian preparatibuak eitten.
Azen.: preparátibo ere bai.
prepárau. 1. prepárau. (a). da-du aditza. Preparar(se). Preparaidazu afaixa./ Preparau zaitte aitta datorrenerako. Ik. gertáu. 2. preparau, preparáua. (c). adjektiboa. Ondo jantzita ibiltzen direnez entzun daiteke. Baita lanerako edo edozertarako ondo prestatutako jendeaz ere. Oso emakume preparaua izan da bere denporan./ Jente preparaua artzen dabe bakarrik fabrika orretan. Gutxi erabilia.
présa, presía. (b). izena. Presa, embalse. Boluko presan baiñatze giñan. pasautako urekin presia egin nai izan. esaera. Gauzak erremediorik ez dutelarik konpondu nahi direnean erabiltzen den esaera: Ori pasautako urekin presia egin nai izatia dok.
preságaiñ, presagáiña. (c). izena. Presaren goi partea. Presagaiñian igarixan eitte giñuan da presapian anborraiñetan. Presagaina eta presapea bereizten ziren, biak igerileku eta arrantzatoki zirenean. Ik. présape.
présape, présapia. (c). izena. "Socavón formado al pie de la presa por la caída de las aguas, propicio a la pesca de rio." (Etxba Eib). Ubittak murgillian arrapatzen zittuan anborraiñak presapian.
Ik. preságaiñ.
préso, présua. (a). izena. Preso. Zenbat preso dare Bergan?/ Presuak kalera! . préso artu. (b). aditza. Apresar.
Karnabal martitzenez artu zeben preso. preso egon. (a). PRESO EUKI. Estar preso. Martutenen egon zan preso. PRESO EUKI. Tener preso.Frantzesak euki zeben preso. preso sartu. (b). aditza. Apresar. Ene! oin galdu gaittuk, preso sartuko gaittuek. Mertz.
prest. (b). adberbioa. Gertu. Dispuesto, preparado. Bazkaixa prest dago./ Enago prest ortarako.
PREST EGON ia beti. Sin. gertu.
prestáu. 1. prestáu. (a). du aditza. Mailegatu. Prestar. Prestaidak milla duro.
2. prestáu. aditza. Gertatu, jana adibidez. Adinekoei ez zaie entzuten.
prestuez, prestueza. adjektiboa. (Antzuola) "Geldirik egoten ez dakien pertsona. Atsaldian bos bidar jaikiko zan maittik, ori da prestueza izatia. Sin. geldígor.
pretendídu. aditza. 1. pretendidu. (b). du aditza. Pretender. Lan orrekin eztozu pretendiduko aberastia? 2. pretendídu. (c). du aditza. Nobio edo nobiatarako nahi. Pretender para novio, -a. Lenao be pretendidu niñuan Joxe Ramonek, baiña gaztegixa nitzala esan notsan. Klem.
Ik. pujáu.
prézixo. (c). adberbioa. Precisamente. Eztok prezixo nik billatzen nebana, baiña balio dost.
prezixo izan. (c). da aditza. PRÉZIXUA IZAN. Derrigorrezkoa izan. Ser preciso, necesario. Biar bidegintzia jaukau baiña eztok prezixo i etortzia./ Prezixo zan umia jotia orregatik bakarrik?/ Ni aurrian egotia prezixua bada diar eidazu.
priji-arraiñ, priji-arraiña. (Eibar) "Prijitzeko erabiltzen den arraina. Priji-arraiña, astiro maixan izatera, jatekorik gozuenetakua.