Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pórtu, portúa. (b). izena. PÚERTO, -ÚA. Puerto de mar. Ondarruan portu aldetik ein giñuan bueltia.
portzélana, portzélania. (c). izena. Porcelana. portzélanazko, portzélanazkua. (c). izena. Portzelanaz egina edo estalia. Portzelanazko antosiña esaten zaio, adibidez, kanpotik portzelanazko geruza duen burdinazko ontziari.
pospólin-jántzi, pospólin-jantzíxa. (d). izena. Emakumeen dantzari jantzia.   Cierto vestido de danza femenino. Pospolin-jantzixa ba gona gorrixa ta, amantala ta blusa zurixa ero. Ze izeten dan be. Pospoliñak esate jakuen lengo dantzarixei; ezpata-dantzari-ero ikasittako dantzarixei. Klem. pospóliñ jantzi. (d). du aditza. Pospolin jantzia jantzi. Karnabaletan pospolin jantzitta ibili nitzuan.
póspoliñ. Azen.: pospóliñ ere bai. 1. póspoliñ, póspoliña. (c). izena. Galeperra.   Codorniz. Ala esate jako “pos-poliñ”, “pos-poliñ” kantatzen dabelako. Batik bat kantuan entzundakoan deitzen zaio horrela; bestela galeper ia beti. 2. póspoliñ, póspoliña. (c). adjektiboa. Neskatilei esaten zaie maitekiro.   Nombre con el que se denomina cariñosamente a las niñas. Ze moduz dabill gure pospoliña?/ Zuen neskatillia dago pospoliña. 3. póspoliñ, póspoliña. (d). izena. Gerra aurretik, dantzari talde bateko partaide zen neska.   En la preguerra, chica perteneciente a un grupo de baile. Ik. pospólin-jántzi. 4. póspoliñ, póspoliña. (d). izena. Agalla seca de roble. Ik. kukúbala. 5. póspoliñ, póspoliña. izena. (haur hizkera.) (Eibar) Vulva. Zer darabizu baiña pospoliña bistan daukazula. (SB Eibetno).