Hiztegia
plóst!. (b). onomatopeia. Arrautzak, esate baterako, lurrera jausi eta apurtzerakoan egiten duen hotsa. Onom. de la rotura de un huevo, por ejemplo. Maittik jausi tta plost!. Antzinako berba-jolas baten agertzen da. bat martin parrat, bi martin ipurdi, iru kolkua bete diru, lau sardiña bakaillau, bost kaketan plost. (d). esaera. (haur hizkera.) Haurren berba-jolasa. sei. (a). zenbatzailea. Seis.
seitterdietan egon. esapidea. (lagunartekoa.) Zakila ez tentetu. Hau dok jiria: gaba osua neska batekin ibili eta erlojua beti seittardietan. (TSE Berb).
póbre, póbria. (a). adjektiboa. PRÓBE. Pobre. Beti lanian da beti probe. PROBE, oso adinekoek bakarrik.
Pobrian arrazoia eta urriñeko suegurra alperrik galtzen die. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
pobrian arrotasuna eta kaskarian prasia (brasa) denpora gutxikuak dia. (b). esaera. "Ez dute irauten, desagertu egiten direlako." (Lar Antz).
póda, pódak. (d). izena. PORAK. PORAK. Podaketarako tenazak. Tenazas para podar Poraketarako porak. Don.
podáketa, podáketia. (c). izena. PORAKETA. Poda, labores de poda de los frutales. Poraketia ondo eitteko jakiñ ein bia da. PORAKETA esaten da gehiago. PORÁKETAN. Podatzen. Poraketan emun dau ixa negu guztia. Ik. iñáusi, iñáusketa.
podáu. (c). du aditza. PORÁU. Podar un frutal. Sagarrak porau biarrian dare. PORÁU entzuten da gehiago. Ik. iñáusi, soilddu.
poiál, poiála. (d). izena. Etxegintzan, lurraren gainean doazen osagaiei (zutiko, marko, etab.) ipintzen zaien harrizko oinarria hezetasunari aurre egiteko. Poyo. Orri izena... poiala, poiala. Sebas. Garaiaren harrizko hanka ere bai. Ik. gárai.
pólaiña, pólaiñak. (c). izena. Edurretan edo lokatzetan ibiltzeko oinetakoen gainetik ipini ohi diren estalkiak. Polainas. Edurretan ibiltzeko jantzizu polaiñak.
bai tokáu be astuái pólaiñak. esapidea. BAI TOKÁU BE ASTUÁI KÓNFITTAK. Dagokiona baino jazkera dotoreagoa eramateagatik edo halako gauzengatik norbaitez adar-soinuan esan ohi den esapidea.
pólaiñak jaso. (c). esapidea. (adierazkorra.) Hankak jaso, ospa egin. Ik. ankak jaso.
políki. (Leintz) POLÍTTO (UB.-ANG, LEIN.). 1. poliki. (a). adberbioa. POLÍTTO (UB.-ANG, LEIN.). Despacio. Poliki-poliki ibiltzen da. Ik. astíro, sosíuz, mantso. 2. poliki. (c). adberbioa. POLÍTTO (UB.-ANG, LEIN.). Ondo samar. Bastante bien, lindamente. Aura poliki bizi da jubilau zanetik./ Txopekuan poliki emuten dabe jaten./ Gurian politto ikusten da euskal telebista.
pólitt. 1. politt, polítta. (a). adjektiboa. Bonito, -a. Zelako bizikleta politta.
2. politt, polítta. (a). adjektiboa. (adierazkorra.) Ederra, handi samarra. Hermoso, -a, bueno, -a. Zartara politta artu najuan ate-markuan kontra./ Mozkor politta jauken arek pe./ Bei politta erosi jok Pellok.
ardao politta. (c). esapidea. Ardo ona, bikaina izan gabe. Leenguan ekarri giñuan Laguardiatik ardaua politta.
polítta pasáu. (b). esapidea. Menuda la que (nos, les...) ha sucedido. Politta pasau jakun Portugalen.