Hiztegia
plaustára, plaustaría. (c). onomatopeia. Jausten den gauza batek ateratzen duen zarata. Goiko kuartotik entzun dot telebisiñuak jausterakuan etara daben plaustaria.
pláza, plazía. (a). izena. Plaza. Plazan etxoingotsut. Salerosketaz jarduterakoan, berdura-plaza ulertzen da. Gaur plaza narrasa egon da ta tomate geixena saltzeke geldittu da. Ik. bérdura-pláza.
plaza-batzéille, plaza-batzeillía. (c). izena. PLAZA-BATZÁILLE. Berdura-plazara saltzera zihoazen baserritarrei zerga kobratzen zien agoazila. Alguacil encargado de cobrar la tasa a los baserritarras que acudían al mercado. Jose-Txikixa izan zan urtetan plaza-batzeillia./ Kriadak eta bakaillaua eruaten juen. Plaza-batzaillia, aguazilla be etortze zuan gabonsari billa. Klem.
plaza-gízon, plaza-gizóna. (b). izena. Jende aurrerako balio duen pertsona. Persona que no se achica ante el público. Hilario Azkarate benetako plaza-gizona zuan. Pertsonaia publikoez, gehienbat: kirolari, bertsolari, hizlari...
Plazentzia. (a). izen propioa. PLAENTZIA, PLAENTXIA, PLAZENZIA. Soraluze, Debabarreneko herria. Plazentzia ia beti.
Gaur egun Plaentzia, Plaentxia eta Soraluze entzuten da asko, baina adin batetik gorakoei Plazentzia entzun izan diegu ia beti. Auts-errixa esaten jau Plazenziai. esaera. (Antzuola) (Izag Antz). Horixe dio Izagirrek bere Antzuolako hiztegian.
plé éindda. PLEN ÉINDDA (IZAG ANTZ). komentario 1 1. ple eindda. (d). esapidea. (adierazkorra.) PLEN ÉINDDA (IZAG ANTZ). Blai, mela-mela eginda, bustita. Zaparrariak arrapau nau eta ple eindda etorri naiz. Sin. mela-mela. 2. ple eindda. (d). esapidea. PLEN ÉINDDA (IZAG ANTZ). Mozkortuta. Borracho. Tabernan ple-ple eiñ, etxera joan eta andriai kristonak emoten jotsan./ Baztarra jo zabanian itxuria ple eindda joian. Adibidean ikusten denez, PLE-PLE ere bai. Sin. mela-mela.
plisti-plásta. (b). Uretan ibiltzean egiten den hotsaren onom. Onom. del chapoteo. Umiei uretan plisti plasta ibiltzia gustatzen jakue. Don.k dio putzuan plisti-plasta dabiltzan umeei zera galdetzen zitzaiela: Zer, potzuai begixak etaratzen zabizte, ala? komentario 1 Sin. txipili-txapala. Ik. plasta-plásta. kukúrruku, kukúrrukua. (a). izena. Oilarraren kantua. El canto del gallo. Basarriko despertadoria, oillarraren kukurrukua.
kukúrruku eiñ. (a). du aditza. Cantar el gallo. Oillarrak kukurruku eiñ baiño len jaiki naiz.
kukúrrukua jo. (c). esapidea. Desafioa bota. Makiña bat kukurruku joten dau Oriok.
kukúrrukuka. (a). Kukurruku eginez. Oillarra kukurrukuka dabill. mara-mára. (c). adberbioa. Elurra edo euria ederki eta ugari. Se dice cuando nieva o llueve intensamente pero con placidez. Atzo oberuzkuan edurra mara-mara zan./ An, ikusi, eurixa mara-mara.
mara-mara negarrez. esapidea. Negar betean. Gizato aundixa izan arren, mara-mara negarrez egon zan. (AAG Eibes). Ik. blasta-blasta.
plómo, plomúa. (a). izena. Beruna. Plomo. Oso adinekoek BERUN ere badarabilte. plómuak erre. (b). Fundirse los plomos. Len takian potian gelditze giñan argi barik plomuak erreta. Irudizko zentzuan ere entzuten da inoiz: Lanian asi naizenetik ziero plomuak erreta najaok. Plomuak SALTO ere egiten dute.
plóst!. (b). onomatopeia. Arrautzak, esate baterako, lurrera jausi eta apurtzerakoan egiten duen hotsa. Onom. de la rotura de un huevo, por ejemplo. Maittik jausi tta plost!. Antzinako berba-jolas baten agertzen da. bat martin parrat, bi martin ipurdi, iru kolkua bete diru, lau sardiña bakaillau, bost kaketan plost. (d). esaera. (haur hizkera.) Haurren berba-jolasa. sei. (a). zenbatzailea. Seis.
seitterdietan egon. esapidea. (lagunartekoa.) Zakila ez tentetu. Hau dok jiria: gaba osua neska batekin ibili eta erlojua beti seittardietan. (TSE Berb).
póbre, póbria. (a). adjektiboa. PRÓBE. Pobre. Beti lanian da beti probe. PROBE, oso adinekoek bakarrik.
Pobrian arrazoia eta urriñeko suegurra alperrik galtzen die. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
pobrian arrotasuna eta kaskarian prasia (brasa) denpora gutxikuak dia. (b). esaera. "Ez dute irauten, desagertu egiten direlako." (Lar Antz).
póda, pódak. (d). izena. PORAK. PORAK. Podaketarako tenazak. Tenazas para podar Poraketarako porak. Don.
podáketa, podáketia. (c). izena. PORAKETA. Poda, labores de poda de los frutales. Poraketia ondo eitteko jakiñ ein bia da. PORAKETA esaten da gehiago. PORÁKETAN. Podatzen. Poraketan emun dau ixa negu guztia. Ik. iñáusi, iñáusketa.
podáu. (c). du aditza. PORÁU. Podar un frutal. Sagarrak porau biarrian dare. PORÁU entzuten da gehiago. Ik. iñáusi, soilddu.
poiál, poiála. (d). izena. Etxegintzan, lurraren gainean doazen osagaiei (zutiko, marko, etab.) ipintzen zaien harrizko oinarria hezetasunari aurre egiteko. Poyo. Orri izena... poiala, poiala. Sebas. Garaiaren harrizko hanka ere bai. Ik. gárai.
pólaiña, pólaiñak. (c). izena. Edurretan edo lokatzetan ibiltzeko oinetakoen gainetik ipini ohi diren estalkiak. Polainas. Edurretan ibiltzeko jantzizu polaiñak.
bai tokáu be astuái pólaiñak. esapidea. BAI TOKÁU BE ASTUÁI KÓNFITTAK. Dagokiona baino jazkera dotoreagoa eramateagatik edo halako gauzengatik norbaitez adar-soinuan esan ohi den esapidea.
pólaiñak jaso. (c). esapidea. (adierazkorra.) Hankak jaso, ospa egin. Ik. ankak jaso.
políki. (Leintz) POLÍTTO (UB.-ANG, LEIN.). 1. poliki. (a). adberbioa. POLÍTTO (UB.-ANG, LEIN.). Despacio. Poliki-poliki ibiltzen da. Ik. astíro, sosíuz, mantso. 2. poliki. (c). adberbioa. POLÍTTO (UB.-ANG, LEIN.). Ondo samar. Bastante bien, lindamente. Aura poliki bizi da jubilau zanetik./ Txopekuan poliki emuten dabe jaten./ Gurian politto ikusten da euskal telebista.