Hiztegia
plaza-gízon, plaza-gizóna. (b). izena. Jende aurrerako balio duen pertsona. Persona que no se achica ante el público. Hilario Azkarate benetako plaza-gizona zuan. Pertsonaia publikoez, gehienbat: kirolari, bertsolari, hizlari...
Plazentzia. (a). izen propioa. PLAENTZIA, PLAENTXIA, PLAZENZIA. Soraluze, Debabarreneko herria. Plazentzia ia beti.
Gaur egun Plaentzia, Plaentxia eta Soraluze entzuten da asko, baina adin batetik gorakoei Plazentzia entzun izan diegu ia beti. Auts-errixa esaten jau Plazenziai. esaera. (Antzuola) (Izag Antz). Horixe dio Izagirrek bere Antzuolako hiztegian.
plé éindda. PLEN ÉINDDA (IZAG ANTZ). komentario 1 1. ple eindda. (d). esapidea. (adierazkorra.) PLEN ÉINDDA (IZAG ANTZ). Blai, mela-mela eginda, bustita. Zaparrariak arrapau nau eta ple eindda etorri naiz. Sin. mela-mela. 2. ple eindda. (d). esapidea. PLEN ÉINDDA (IZAG ANTZ). Mozkortuta. Borracho. Tabernan ple-ple eiñ, etxera joan eta andriai kristonak emoten jotsan./ Baztarra jo zabanian itxuria ple eindda joian. Adibidean ikusten denez, PLE-PLE ere bai. Sin. mela-mela.